«Zai beti zai» klown antzezlana ikuskizun didaktikoa eta dibertimenduzkoa
Sentimenduzko heziketari buruzko klown parodia da. Pupila eta Puxika pailazoak zain daude, ametsetako gizonaren zain; baina Printze Urdin horren etorrera luzatzen den bitartean, euren fantasiak eta ametsak elkarri kontatuz, ikasitako mitoei buruz ironiaz mintzatuko dira ikuskizunean -zein da liluratzeko, seduzitzeko era? Nork hartu beharko luke aurrea? Maitasuna ala desira?- erromantizismoari, muxuei eta leialtasunari buruz ere bai. Kondoia erabiltzerakoan gertatzen diren negoziazioak direla-eta jolas egitera iritsiko dira. Ikuskizunak helburu didaktiko nabarmena du.