Gabonetako postalen eta idazlanen urteroko lehiaketa Ordizian
Gabonak gainean direla-eta, Goiztiri Ordiziako AEK-k, Ordiziako Udaleko Euskararen Aholku Batzordearekin eta haren baitan, urtero antolatzen duten ekintza da. Gabonetako postalen eta idazlanen lehiaketa hori antolatzeko Ordiziako Jakintza Ikastola, Urdaneta Herri Eskola eta Oinguren BIko hainbat ikaslek parte hartzen dute. Iaz bezala, aurten ere sail batzuk alde batera utzi dituzte eta indarrak honako bietan biltzea nahi dute: postalak, alde batetik, eta idazlanak, bestetik. Hala, antolaketa errazagoa izan eta sari hobeak banatzeko aukera egongo da.