GARA > Idatzia > Euskal Herria

Jose Ramon Foruriaren alde hainbat ekimen burutuko dituzte datozen egunotan

Minbizia izan arren, Jose Ramon Foruria Markinako preso politikoak kartzelan jarraitzen duela salatzeko eta bere askatasuna aldarrikatzeko, datorren astean hainbat ekimen antolatu dituzte bere auzokideek.

p027_f02_148x096.jpg

GARA |

Jose Ramon Foruria preso politiko markinarra berehala aske utz dezatala aldarrikatzeko, LABek bideratuta eta ezker abertzaleak babestuta, hainbat ekimen egingo dituzte datozen egunotan bere auzokideek, herri horretako udaletxean atzo egindako prentsaurrekoan azaldu zutenez.

Euskal preso politiko horrek minbizia daukala azaldu zuten agerraldian eta, nabarmendu, pairatzen duen egoerak bere bizia arriskuan egotea eragiten duela. Izan ere, «espetxeek ez dute inongo baldintzarik eskaintzen bere osasunaren inguruko jarraipen zehatzik egin ahal izateko».

Gogoratu zuten, 2004an, gaixotasuna diagnostikatu ziotenean, baldintzapeko askatasuna eskatu zuela eta Auzitegi Nazional espainolak ukatu egin ziola. 2006an, aldiz, gaixotasun sendaezina duten presoak askatzeko aukera jasotzen duen 92. artikulua aplikatzea galdegin zuen, eta hori ere ukatu egin zioten.

Horiek horrela. Jose Ramon Foruria, Foru, presoak Palentzian dagoen Dueñaseko kartzelan preso jarraitzen du eta bertan «gutxieneko osasun baldintzak ukatu egiten dizkiote eta bere bizia arriskuan dago», atzo argitu zuten legez.

Mobilizazioak

Egoera hori salatzeko, Markinan datorren ostiralean, azaroak 30, 20.00etan elkarretaratzea egingo da eta, 20.30tik aurrera, hitzaldia eta itxialdia herriko kultur etxean.

Hurrengo egunean, berriz, Dueñaseko espetxera martxa egingo dute Markinako auzokideek. 9.00tan abiatuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo