presoen aldeko ekimena
Elkartasun eguna egin dute Zornotzan falta diren auzokideak gogoan izateko
Duela sei urte hasitako bideari jarraituz, Zornotzako errepresaliatuei elkartasuna adierazteko Elkartasun Eguna antolatu zuen atzo amnistiaren aldeko mugimenduak. Urtetik urtera egitaraua handituz joan da Zornotzako auzokideek eskeinitako erantzun ona dela-eta, eta atzokoan urteroko ekitaldietaz gain, bideo-emanaldia eta mendi irteera zegoen iragarrita. Beasainen, bestalde, 125 lagun mobilizatu ziren Iban Apaolaza Canadan preso dagoen auzokideari babesa emateko.