GARA > Idatzia > Txirrindularitza

ZIKLOKROSA Ametzagako San Andres Sari Nagusia

Azken unera arte ezin izan zuen Secok garaipena ospatu

Ruiz de Larrinagak Arabako Txapelketa eskuratu zuen bigarren postuan helduta

p052_f01_097x108.jpg

GARA | AMETZAGA

Ametzagako San Andres Sari Nagusia emozioz beteta egon zen. David Secok eta Javier Ruiz de Larrinagak aurreikusitako burruka eskaini zuten eta garaipena azken unera arte ez ze erabak. Azkenean, bizkaitarrak eskuratu zuen; bere etsaiak, gutxienez, Arabako Txapelketa irabazi zuen, bigarren postuan heldu ondoren.

Bi faboritoen nagusitasuna argi geratu zen hasieratik. Gripeak jota egon arren -antibiotikoak hartu behar izan zituen lasterketa hasi baino lehen-, Secok aurrera jo zuen lehen itzulietan, arabarrari segundu gutxitako abantaila hartzen ziola. Baina harek ez zuen amore eman eta harrapatzea lortu zuen. Bien artean ikuskizun ederra sortu zuten, Ametzagako zirkuito erakargarriak lagunduta.

Busturiakoak iniziatiba pasa zion Ruiz de Larrinagari eta, zaletuen aurrean zegoela kontuan hartuta, eta Karrantzan egindakoak gogoratuta, bazirudien berriro ere garaipena lor zezakela.

Erasoa

Baina Secok ez zuen sorpresarako aukerarik utzi nahi eta azkenaurreko itzulian gogoz erasotu zuen. Arabarraren erantzunaren ondorioz, hamar metrotako aldearekin ekin zioten lasterketaren zati erabakigarriari. Hala, bizkaitarraren teknikak eta etxekoari gertatutako zulaketak erabaki zuten garailearen izena: David Seco, hain zuzen ere. Joan den astean Valentzian eta Katalunian irabazi ondoren, egoera onean dagoela konfirmatu zuen atzo ere Spikuekoak.

Ruiz de Larrinaga, azkenean, garailearen atzetik minutu bat geroago helmugaratu zen. Bigarren postuarekin batera, Arabako Txapelketa eskuratu zuen. Bi horien nagusitasuna berretsita geratzen da, hirugarren sailkatuak, Alex Izquierdok, zazpi minutu baino gehiago atzeratu zela ikusita.

David Seco bere palmaresa handitzen saiatuko da Astarrian, Javier Ruiz de Larrinaga Asturiasera doan bitartean, Espaniako Kopako laugarren proban partehartzeko.

Hidalgo, Mujika eta Usabiaga

Atzoko lasterketaren gainontzeko emaitzei dagokienez, David Hidalgo gailendu zen junior mailan; Josu Pena eta Mikel Elorzari helmugan minutu erdiko aldea atera zien.

Emakumezkoetan, Jone Mujikak lortu zuen garaipena senior mailan eta Ane Usabiaga junior onena izan zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo