GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Errepresaliaturik eta seniderik gabeko geroa nahi dugu»

Milaka herritar kalera atera ziren atzo iluntzean, hileko azken ostirala zela-eta Etxerat-ek deitutako mobilizazioekin bat egitera. Beste behin ere, Euskal Preso Politikoen Kolektiboari dagozkion eskubideak aldarrikapentzat hartuta, eta, bereziki, Fran Aldanondo ondarrutarra gogoan.

p026_f02_111x111.jpg

GARA | DONOSTIA

Elkarretaratzeak amaitutakoan, hitzordu guztietan errepresaliatu politikoen senide eta lagunen elkarteak prestaturiko idatzia irakurri zuten. Eta oraingoan, 1977an Estatu espainolak onartutako Amnistiaren Legearen ondorioz kaleratutako azken preso politikoa ekarri zuen gogora Etxerat-ek: Fran Aldanondo ondarrutarra. Urte hartako abenduaren 9an utzi zuten aske, baina bi urte geroago Guardia Zibilak hil egin zuen, hamabost tiro emanda. Horrexegatik, mobilizazio berezia izan zuten atzo Ondarroan, ohiko elkarretaratzearen ostean Aldanondoren etxe atarian ekitaldia eginda.

«Urte luzeak daramatzagu gero eta larriagoa den egoerari aurre egiten. Gogoan dugu gure senide zen Fran Aldanondo, orain 30 urte, Ondarroako etxera ekartzea lortu genuela. Baina amnistiarik gabeko sasi-konponbide hartatik bi urtera hil egin ziguten. Eta gogoan dugu oraindik, 30-40 urte eta gero, gure senide iheslari politikoak oraindik etxera bueltatzerik ez dutela izan», nabarmentzen zuen idatziak.

Etxerat-ek «bihotzean gordeta» du urte horietan pairatutako guztia: «Seinalatu, jarraitu, atxilotu, torturatu, espetxeratu, urrundu, bakartu, gaixotu, bahitu, zauritu eta hil». Horren atzean Estatu espainol eta frantses «madarikatu eta hiltzaile horiek» daudela gaineratu zuen, «burdinaren kolpez, odola isuriz, salbuespen neurriekin eta amorruz» jokatzen dutenak.

«Krudelkeria» horri aurre egiteko «armarik nagusienak» maitasuna eta elkartasuna direla esan ondoren, «zauri, heriotza eta bidaia luze guztien gainetik», orain arte bezala jokatzen jarraitzeko konpromisoa agertzen zuen irakurgaian: «Herri honen eskubideen alde dena ematen ari diren horiek, gure kuttunenak, sekula ez ditugu bakarrik utziko. Inposatzaileek senide bihurtu gaituzte, baina jakin dezatela gainean daramagun zigor egoerari aurre egitea dela gureak bizirik eta betiko etxean izateko modua».

Xedea, «benetako irtenbidea»

Preso eta iheslari politikoak etxean nahi ditu Etxerat-ek, baina ez du onartuko Aldanon- doren kaleratzea bezalako «iruzurrik». Izan ere, «irtenbidea benetakoa» izatea nahi baitu: «Iheslari eta preso politikorik eta seniderik gabeko etorkizu-na, alegia».

Fran Aldanondo gogoan izan zuten atzo senitartekoek, baina ez zuten ahaztu Joan Bidart ere, «estatuen errepresioak eta bizi-baldintza hiltzaileek» bere buruaz beste egiten saiatzera eraman duten Ortzaizeko presoa.

«Ezin diegu utzi inolaz ere horrela segitzen. Badugu indarrik, konpromisorik eta sinesmenik nahikoa sufrimendua baino sortzen ez duen inposizio politika horri amaiera emateko. Gure zigorra horrekin guztiarekin bukatzea da. Bil ditzagun borondate eta konpromisoak eta herri presio horrek errealitate bihurtuko du gure nahia: bizirik eta betiko etxean izatea».

Parte-hartzea

bizkaia

Abadiño 35

Algorta 250

Arratia 60

Arrigorriaga 35

Atxondo 25

Aulesti 74

Bakio 120

Balmaseda

Barakaldo 140

Basauri

Berriz 25

Bermeo 60

Bilbo 560

Busturia 45

Durango 125

Elorrio

Erandio 60

Ermua 31

Erromo 70

Galdakao 137 Gatika 12

Gernika 74

Iurreta 48

Larrabetzu 55

Leioa 51

Lekeitio 150

Lemoiz 9

Markina

Mundaka 21

Munitibar 40

Muskiz

Ondarroa 238

Ortuella 24

Otxandio

Portugalete 75

Santurtzi 90

Sestao

Sondika 7

Sopela 50

Trapagaran 47

Ugao 36

Urduliz 14

Urduña 45

Usansolo

Zaldibar 43

Zalla 50

Zeberio

Zornotza 95

Lapurdi

Angelu

Azkaine

Baiona 60

Biarritz 15

Donibane Lohizune 60

Senpere

Uztaritze

nafarroa beherEa

Donibane Garazi

nafarroa

Agoitz 100 Altsasu 61

Arbizu 67

Bakaiku

Berriozar Elizondo 30

Etxarri-Aranatz 60

Gares 45 Irunberri

Iruñea 335

Irurtzun 25

Lakuntza 40

Leitza 35

Lesaka 34

Lizarra 51

Olazti 30

Tafalla 82

Uharte 20

Zizur Nagusia 23

gipuzkoa

Amezketa 25 Andoain 50 Anoeta

Antzuola

Aretxabaleta

Arrasate 250

Asteasu

Astigarraga 30 Ataun 30 Azkoitia

Azpeitia 170

Beasain

Bergara 104

Deba 75

Donostia 320

Elgeta 15

Elgoibar 60

Errenteria 180

Eskoriatza 47

Getaria 45

Hernani

Hondarribia 56

Ibarra 60

Ikaztegieta

Irun 95

Lasarte-Oria 98

Lazkao 80

Legazpi

Legorreta 22

Lezo

Lizartza 49

Mendaro 10

Mutriku 100

Oiartzun

Oñati 80

Ordizia 71

Orio 46

Segura 30

Soraluze

Urnieta 49

Urretxu-Zumarraga Usurbil 150

Zaldibia 80

Zarautz 140

Zestoa

Zizurkil 60

Zumaia 60

Araba

Agurain 30

Araia 19

Aramaio

Biasteri

Gasteiz 865

Laudio 150

Murgia 19

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo