GARA > Idatzia > Saskibaloia

Hondarribia-Irun

Tarantoren aurka emandako mailari eutsi nahi diote Vigon gipuzkoarrek

GARA | HONDARRIBIA

Asteazkenekoarekin bolada txar bati amaiera eman diolakoan, Tarantoren aurka irekitako bide onetik jarraitu nahi du Hondarribia-Irunek. Hala ere, gipuzkoarrek Celta Vigourbanen aurka neurketa zaila izango dute Vigon, bihar eguerdiko 12.15ean.

Une honetan bosgarren lekuan daude galiziarrak, lau garaipen eta bi porrotekin. Jon Txakartegik entrenatzen duen taldea, bederatzigarren postuan dago, bi garaipen baino ez dituela. Dena den, asteazkeneko aurreneko laurdenean erakutsitako maila errepikatuz gero, garaipena eskura izango lukete.

Mujanovic eta gazteak

Celta Vigourban Emakumeen Ligan tradizio handiko taldea da. Liga irabaztea zer den ere badaki, baina azken urteetan nahiko lan izan du mailari eusteko.

Dena dela, aurten lan aparta ari dira egiten. Tamara Abalde 18 urteko altxorra Estatu Batuetara joan zaien arren, iaz Hondarribian zebilen Razija Mujanovic erraldoia berekin dute. Horretaz gain, jokalari gazte bikainak ere badituzte: Alba Torrens, Maja Erkic, Gema Garcia edo Laura Nichols esaterako. Guztien artean talde sendo bezain arriskutsua osatzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo