GARA > Idatzia > Musika

Elecktra madrildarrak Barakaldoko Edaskan

Metal elektrogotikoa egiten duen Elecktra taldeak «Sin mirar atras» aurkeztuko du Edaskan, Sober talde ospetsuko Jorge Escobedok ekoitzita. Madrildarrekin batera, Bilboko Arangoiti auzoko All Nighter´s Club, abeslari britainiarra eta neska gitarra-jotzaile argentinarra dituen talde grinatsua. Hirukotea etxeko beste talde batek, Noneimek, itxiko du, metal funk uztarketa eginez. Zuzenekoa bihar 22.00etan hasiko da eta sarrerak 5 euro balio du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo