GARA > Idatzia > Ikusmira

Zientzialariek argi esan dute: Praileaitz eta inguru osoa kontserbatu egin behar da

Praileaitz eta haren ingurua albiste dira oraindik, baina ez hango ikerketa arkeologikoen emaitzen berri jakinarazi dutelako, baizik eta, oraindik, inguru haren kontserbazioa bermatzeko eskatu duten 200 historialari eta arkeologoren agiria dela-eta. Herritarren elkarteek, Aranzadik, alderdi politiko eta sindikatu gehienek eta gizarteak oro har eskatzen duten bezalaxe, oraingoan zientzialariek, hemengoek eta nazioartekoek, beren alorretik esan dute ikerkuntzaren zentzua gal ez dadin testuingurua kontserbatzea ezinbestekoa dela. Argiago ere esan dute: «guztiz beharrezkoak dira Praileaitz I haitzuloaren eta hura kokatuta dagoen mendi-hegalaren kontserbazioa».

Datorren astean, hilaren 14an, PSEk, EHAk eta Aralarrek Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztuko duten arauz kanpoko proposamenak Praileaitzen gaineko dekretua alda dezan eskatuko diote Lakuako Gobernuari. Ikusteko dago batzuen gobernu akordioak eta jarrera politikoak, oro har, orain artean faltan sumatu den sen onari eta umiltasunari gailentzen zaizkion. Gizartearen ustez, zientzia munduko adituen ustez bezala, ez dira bateragarriak Praileaitzen kontserbazioa eta harrobia. Harrokeria ere ez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo