IPUINAK ETA BERTSOAK
Euskal kultur erakundeak proposaturik animazio berezia gaur Mediatekan
Euskal kultur erakundeak proposaturik, gaur Biarritzeko mediatekan ipuinak eta bertsoak nahasten dituen animazio berezi bat izango da. Kattalin Sallaberry, Xirrixti-Mirrixti antzerki taldeko kide ohiak eta Jokin Irungaray musikariak beren talentua elkartuz ipuinen bidez hizkuntzaren musikaz gozatzeko aukera ematen digute. Belaunaldiz belaunaldi kontatzen diren ipuin hauen iturririk aterako diren gaiei buruzko begirada zorrotza emanen dute, aldiz, hiru bertsolari gaztek : Patxi Iriart, Ekhi Erramundeguy eta Maddalen Arzallus.