ZINEA
1950eko hamarkadan estreinatu ziren pelikulen proiekzioa Artium-en
«Gamarratarrak zinemara doaz. 40. urtean eta 50.urtean Gasteizen ikusi ziren pelikulak» erakusketa dela-eta, Artiumek zinema ziklo bat antolatu du abenduko asteburuei begira. Ziklo honetan 1952an Arabako hiriburuan estreinatu ziren film luzeetako batzuk ikusiko dira. Hainbat generotako pelikulak hautatu dira. Gaur, Luis Marquinak 1951n zuzendutako «Amaya» pelikula ikusteko aukera izango da. Navarro Villosladaren nobelan oinarritutako film honen ekoizpena oso garestia izan zen garai hartan.