LEHIAKETA
«Gabon Zaharretako» XXVI. Gazta sariketa eta norberak landatutako produktuak
Gazta lehiaketan latxa edota Karrantzako ardi esnearekin gazta egiten dutenek parte har dezakete. Udaletxean izena emateko azken eguna abenduaren 29a (10.00ak baino lehen) izango da. Norberak Landatutako Produktuen lehiaketan, berriz, nahi duten baserritar guztiek parte har dezakete, eta norberak landatutako fruta eta barazkiak aurkez daitezke. Izen ematea Kultur Etxean eta epea abenduaren 20an amaituko da.