GARA > Idatzia > Euskal Herria

18/98 auziagatik kartzelatuei elkartasuna adierazi diete Milanen

GARA |

Italiako Milan hirian manifestazio bat egin zuten hilaren 4an 18/98 sumarioa dela-eta izan diren kartzelatzeak salatu eta presoei elkartasuna adierazteko. Coordinamento Milanese contro la Gerre taldeak «gerraren aurka» antolatutako ekitaldia «Zapateroren errepresioa» salatzeko protesta bihurtu zen joan den asteburuko atxiloketak ezagutu zirenean. Euskal Herrian egoera hori salatuz erantzuna emateko izan zen deiari erantzun zitzaion Italian ere. Manifestazioa indartsua izan zen.

Espainiar turismo bulegoari arraultzak, margo gorria eta ke-antortxak bota zizkioten. Manifestazioaren aitzinetik Zapateroren kontra eta Euskal Herria askatzearen aldeko pintadak egin ziren Milango kaleetan.

Koordinakundea «Corteo Nazionale» prestatzen ari dela-eta, ekimenaren barruan sartu zuen manifestazioa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo