GARA > Idatzia > Tau

ACB Liga

Sendotasuna berreskuratu behar du Baskoniak Murtzian

Hiru aldiz jarraian galdu ondoren, Spahijaren gizonak Polaris World Murtziaren kantxan leihatuko dira. Kaunaseko ahultasuna gainditu eta irabaztea dute xede.

p045_f02_097x140.jpg

GARA | GASTEIZ

«Une txar honetan aurrerapauso bat eman behar dugu», esan zuen atzo Pablo Prigionik. Bada, Tau Baskoniak sendotasuna berreskuratzeko hitzordua Murtzian du, Polaris Worlden aurka, 12.30etan.

Ez dago une gozoan talde gasteiztarra. CSKA, Bilbao Basket eta Zalgirisen aurkako porrotek ekaitza sortu dute. Neurketa erabakigarriak bi hilabete barru hasiko badira ere, mamuak uxatzearren Murtzian irabaztea da Spahijarenen helburua.

Defentsa hobetu beharra

«Oraintsu arte ACB Ligako eta Euroligako talderik onenetakoen artean geunden eta, egia esan, zaila da zer gertatu zaigun ulertzea», aitortu zuen Spahijak Zalgirisen aurka galdu eta gero.

Bada, gasteiztarrek gaur eguerdian ezer hobetu beharra badute, defentsa da . Spahijak jokalarien jarrera «egokia» zela esan arren, Zalgirisek errazegi aurkitu zuen saskirako bidea.

Polaris World Murtzia ez da agian erasoan talderik onena, 71 puntu eskas baino ez baititu saskiratzen partidako, baina atzean sendo ibili ezean, lanak emango dituzte Husseinenek.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo