GARA > Idatzia > Kirolak

BELAR HOCKEYA

Jolasetako neskek lortu dute Ligako estreinako garaipena

J.L. | BAIONA

Hamaika jardunaldi beharrezkoak izan dira Jolasetako neskek denboraldiko lehen garaipena lortu ahal izateko.

Garrantzi handiko partida zuten Caja Cantabriaren aurka. Galduz gero maila ere galduko zuten seguru asko, baina 2-0 irabazi zuten, beraz, itxaropenerako ateak ireki dituzte, nahiz eta sailkapeneko azkeneko postuan jarraitzen duten.

Realeko neskek, aldiz, galdu egin zuten herenegun eguerdian. Bigarren sailkatua hartu zuten Bera Beran, eta 0-1 galdu zuten Poloren aurka, nahiz eta partida txarra ez egin.

Mutilen Ohorezko Mailan, ez da jardunaldirik izan, nazioarteko lehiaketa jokatzen ari baita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo