GARA > Idatzia > Futbola

Euskal Herria - Katalunia partidaren aurkezpena

Izena aldatuta arituko da talde nazionala hilaren 29an

Jokalarien eskaerei men egin, eta futbol federazioak «Euskal Herria» izena eman dio Kataluniaren aurka jokatuko duen selekzioari.

p038_f01_148x132.jpg

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Hilaren 29an, arratsaldeko 20.30etik aurrera San Mamesen, Euskal Herriko eta Kataluniako talde nazionalek jokatuko duten partidak jarraitzen du motorrak berotzen. Atzo, Euskal Federazioko (EFF) kideek lehiaren aurkezpena egin zuten Bilboko Euskalduna Jauregian.

Norgehiagokaren inguruko xehetasun gehiago emateko EFFko presidente Iñaki Dobaran, eta idazkari Jon Ander Gamboa, Lakuako Kirol zuzendari Jose Ramon Garai, Kataluniako futbol elkarteko kide den Jordi Rosina eta euskal talde nazionalaren entrenatzaile Joxe Anjel Iribar eta Mikel Etxarri bildu ziren.

Aurkezpena egin zen aretora sartu eta berehala, partidaren kartel ofiziala egiten zen bereziki deigarria. Izan ere, lehendabizikoz eta iaz euskal selekzioko hainbat jokalarik eskatu bezala, federazioak «Euskal Herria» izena eman dio taldeari.

Horiek hala, Dobaranek eskerrak eman zizkien hainbat estamenturi, baina bereziki futbolariei. Bere esanetan, «batzuetan partida hauetako benetako protagonistak beraiek direla ahantzi egin baitugu». Hortaz, egunkari honek egindako galderei erantzunez, iaz futbolariek Durangon plazaratutako agiriari jaramon egin diotela aitortu zuen Dobaranek. Hala ere, izenari dagokionez soilik izango dira aldaketak, «gure taldean Euskal Herriko jokalariak aritzen direlako». Beraz, ereserkiaren kasuan adibidez, ez da inolako berrikuntzarik izango.

Partida jokatuko den egunerako, ESAITek egun osoko jaialdia prestatu du Bilboko Areatzean. Egitasmo horren ardatz nagusia arratsaldeko 17.30ean, La Casillatik abiatuta eta «nazio bat selekzio bat» lelopean, egingo den manifestazio nazionala izango da. Horiek hala, Dobaranek mobilizazioan ez duela parte hartuko ziurtatu zuen, «nire lekua beste bat delako, gu partidak antolatzeko gaudelako». Baina, «beste jarduera batzuetarako hor daude ESAIT edo gizartea bera», esan eta ekimen hauek txalotzekoak direla aitortu zuen. Bestalde, Lakuako Kirol zuzendariak, Jose Ramon Garaik, manifestazioaren berririk ez zuela adierazi zuen.

Iaz, urriaren 8an, FIFA data barruan, jokatu zuten Kataluniak eta Euskal Herriak Nou Camp futbol zelaian. Aurten, ordea, Gabonetan arituko dira bi talde nazionalak. Euskal Federazioko presidenteak, horrela justifikatu zuen egoera: «beraiek AEBren kontra FIFA data batean jokatzea erabaki zuten, baina guk, normalean, Gabonetan lehiak izateko ohitura dugu».

«Jaia» eta ekipamendu berria

Kataluniatik etorritako Jordi Rosinak ere hartu zuen hitza. Honek, «Bartzelonan jokatu genuenean, lehia amaitu baino lehen, Euskal Herrian noiz jokatuko genuen galdezka ari zen jendea» bazegoela gogoratu zuen.

34 urte joan eta gero Kataluniatik kanpo aritzeak «motibazio berezia» sorrarazten diela aitortu zuen. Gainera, espainiar Estatuko futbol elkarteak urrian AEBren kontra zeukaten norgehiagoka debekatu izanak «Euskal Herriaren kontrako partida berezia izatea dakar, une honetan gure selekzioa inoiz baino gehiago lagundu eta babestu behar baitugu».

Rosinak nabarmendu zuen San Mamesen jokatuko den partida «jai handi bat» izatea espero duela.

Partida bera aurkezteaz gain, atzo euskal talde nazionalak eramango dituen kirol ekipamendu berriak ikusteko aukera izan zen. Aldaketarik nabarmenena: lehiatzeko ekipamenduan «zazpiak bat» armarria ikusi ahal izango dela.

SARRERAK

Ostegunean jarriko dira salgai BBK kutxazainetan. Prezioa 12 eta 23 euro bitartekoa izango da, Athleticeko bazkideek deskontua izango dute. Kataluniara 2.000 sarrera bidaliko dituzte.

Habrá ausencias, pero se esperan dos equipos con jugadores competitivos

Para conocer qué jugadores defenderán los colores de Euskal Herria y Catalunya en San Mamés todavía habrá que esperar unos días. Y es que todavía restan dos jornadas ligueras antes de llegar al parón invernal. Por tanto, antes de pillarse los dedos con ausencias de última hora, los seleccionadores, tal y como confirmaron Iribar y Etxarri, esperarán a conocer el estado físico en el que se encontrarán los posibles internacionales días antes del partido.

Lo que está completamente confirmado es que los jugadores vascos y catalanes que actúan en la Premier no estarán. Durante esas fechas, en Inglaterra se juega el conocido como «Boxing Day» y se sucede la acumulación de encuentros. Así, Cesc Fábregas, Fran Mérida y Piqué no estarán con los de Gratacós, mientras que los hermanos Alonso, Arteta, Garrido, Almunia, Iván Campo o los jóvenes Berchiche y San José tampoco jugarán con la tricolor. Asimismo, la Eredivisie holandesa tiene partidos en esos días y será imposible que Gabri, Luque y Urzaiz estén.

Al margen de ello, habrá que reparar también con atención a las dudas. Ya que Gorka Iraizoz, convaleciente todavía de una rotura fibrilar, podría tener complicado jugar, al igual que ocurre con Oleguer y Dani Jarque en Catalunya.

No obstante, se esperá ver dos equipos competitivos. En el caso de Euskal Herria todavía está por precisar la lista a expensas de las conversaciones con todos los equipos vascos, pero se puede esperar la llamada a Pantxi Sirieix o Josu Sarriegi. Respecto a Catalunya, aunque está por confirmar, una de las grandes atracciones del choque podría ser la presencia de Bojan Krkic y otros jugadores del Barcelona.

B.Z.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo