GARA > Idatzia > Euskal Herria

Barakaldoko Euskadiko Kutxari egindako erasoa bere gain hartu dute

GARA |

Joan den abenduaren 15ean Euskadiko Kutxak Barakaldon duen bulegoko bi kutxazaini su eman izana bere gain hartu dute eta «gure herriaren aurkako erasoei erantzuten jarraitzeko konpromisoa» berretsi dute.

EAJk eta PSOEk «Euskal Herriko gatazka konpontzeko aukera eman zuen prozesua hankaz gora jarri eta gero», inoiz etenik izan ez duen errepresioa areagotu dutela salatu du komunikatzaile anonimo batek. «Ezker abertzaleak aurkeztutako Marko Demokratikorako Proposamenari atxiloketekin, jazarpenarekin, torturekin, kartzelarekin eta indarkeria basatiarekin erantzun diote, herri honentzat gutxieneko baldintza demokratikoak ezartzeak euren interes partikularrentzat ekarriko lukeen arriskuaz jakitun».

Gazteria «polizi-txakur amorratuen jopuntu nagusi» bihurtu dutela gaineratu du, baina saiakera horiek antzuak direla ohartarazi du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo