GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Euskal Herria: «Nazio bat, selekzio bat!»

Ofizialtasunaren aldeko aldarriak besteak txiki uzten dituenean

Euskal Herriko Selekzio nazionalen ofizialtasunaren aldeko beste aldarri bat izan zen atzo. Ehun kirolaritik gora Donostiako kafe antzokian batu ziren «Euskal Herria; Nazio Bat, selekzio Bat!» aldarriari beren atxikipena adieraziz. Kaleko hotzaren gainetik, aldarrikapen baten epela antzeman zen. Ukazioaren zarataren gainetik, berriz, baiezkoaren aldeko ilusioen marmarra, ahotsa, aldarria. Eta ororen gainetik, abenduaren 29rako ekitaldietarako gonbitea.

Arnaitz GORRITI | DONOSTIA

Donostiako Kafe Antzokia gune modernoa da, orotariko elkarretaratzeak egiteko aproposa: lasaia eta zabala, ekitaldi jendetsuak hartzeko modukoa. Bada, apurka, baina etengabe sartu zen kirolari samaldaren aurrean txiki geratu zen. Txiki eta ilun, argia eta leku zabalak behar dituen oihuarentzat.

16.30ean hastekoa zen prentsaurrekoa, baina jakina zen, hemengo ohiturei jarraiki, nekez hasiko zela sasoiz ekitaldia. Ez, baina, deitzaileen arduragabekeriagatik edo kirolarien utzikeriagatik, uneoroko jarioa, aurpegi ezagun eta ez horren ezagunak biltzen zituen uholdea osatu artekoa, osatzen ari zelako baizik.

Lehenengo aurpegi ezagunak

Kafe Antzokiak nagiak ateratzen zituen arratsaldeko 15.30erako. Atea ireki, argiak piztu, musika jarri... prentsaurrekorako atondurik zegoen eremua izan ezik, gainontzeko guztiari zerion bazkalostearen lurrina.

Berehala esnatu behar izan zuen, ordea. Goiz zen artean, baina kazetari, kameralari eta enparauak agertzen hasi ziren. Lanerako zeuden aurpegi anonimoak. Baina ez zeuden bakarrik, aurreneko kirolari ezagunak sartzen hasiak baitziren: Julen Bereikua puntista, Ane Karrere, Ibon Enbil eskubaloi jokalaria...

Musika zen une horietan errege; ez altuegi, baina bai etengabea. Horren azpian antzeman zitekeen, ordea, elkarrizketa animatuaren hotsa. Marmarra baino ez hasieran, musikarekin lehiatu nahiko ez balu bezala; marmarretik ahotsera, baina ez anabasa, apurka indarra hartzen ari den oldea baizik. Kirolak, ofizialtasunek eta nazio aitorpenek metafora gutxi onartu ohi dituzte. Atzo berriz, prentsaurrekoa ez ezik, metafora bat ere bizi izan zen Kafe Antzokian.

ESAITeko Mikel Uzkudun eta Martxel Toledo 15.55ean iritsi ziren. Beren ostean, ia orpoz orpo, Iñigo Chaurreau eta Mikel Astarloza lehengusuak, Haimar Zubeldia eta Unai Etxebarria ere berehala heldu ziren. Bestetik, Jose Luis Korta edo Aimar Irigoien ere 16.00ak pasatxoan iritsi ziren. Agurrak eta besarkadak nonahi. Jakina zen artean jendea falta zela eta, noski, prentsaurrekoa ez zela garaiz hasiko. Sinestezina, baina Kafe Antzokia txiki geratzen ari zen.

16.15erako Kafe Antzokia jendez mukuru zegoen, futbolariak ere han baitziren. Garitano,Ansotegi, Labaka eta Aranburu; Ustaritz, Susaeta, Garmendia Aduriz eta Gabilondo; Eibarreko Gurrutxaga, Etxabe edo Alaña.

Soinu probak egiten hasi ziren. Jendea falta zen, ordea. Iñaki Perurena, Oskar Astarloa, Aratz Mendizabal, Kepa Peñagarikano, Juan Manuel Erasun, Izortz Zabala, Amaiur Alfaro... bertan ziren, baina oraindik ez zeuden guztiak. Argazkiak ere falta ziren gainera. Arratsaldeko lau eta erdietan, argazkilariek leku zabalagoa eskatu behar izan zuten. Euskal Selekzioek badute jarraitzailerik, antza, eta ez dira bizpahiru.

16.40ean, denok kalera! Euskal Selekzioen Aldeko familiak lekua behar zuen nonbait. Jakintza ikastolako haur eta gurasoak begira ziren. Ekitaldi nagusia, prentsaurrekoa, 17.00etan hasi zen.

Txalo zaparrada

Mikel Aranburu, Angela Vilariño eta Ellande Alfarok hartu zuren hitza, eta gainontzeko kirolariak oholtzan jarri ziren.

«Euskal Herria: Nazio Bat, Selekzio Bat» manifestua irakurri zuten: Aranburuk euskaraz, Vilariñok gazteleraz. Alfarok frantsesez ez egitea deliberatu zuen, Estatu frantseseko inor ere ez zelako ageri. Irakurketa txalo zaparradarekin amaitu zen. Alfarok lortu zituen txalorik beroenak. «Agian egun batez euskaraz aski izanen da». Ahots bat, nazio bat, selekzio bat.

Manifestua

EUSKAL HERRIA: NAZIO BAT, SELEKZIO BAT!!

Euskal Selekzioen inguruan, azken hilabeteotan, arrazoi ezberdinengatik sortu diren zalapartak ikusirik eta datorren Abenduaren 29rako Bilbon antolaturiko ekimenen harira, agerraldi honen bidez, euskal herritar eta kirolari gisara, honako hausnarketak eta eskaerak plazaratu nahi ditugu:

1 Nazio bat gara: Euskal Herria. Eta, ondorioz, nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko eskubidea dagokigu. Euskal kirolariok, nazioartean, era ofizialean Euskal Herria ordezkatzeko aukera aldarrikatzen dugu.

2 Badakigu, helburu hau lortzea ez dagoela soilik kirolarion esku. Baina, era berean, ofizialtasunaren alde lan egitea gure zeregina ere badela argi daukagu. Gu euskaldunak gara, gure selekzioa Euskal Herriko selekzioa da, eta zentzu horretan aurrera egiteko, gure esku dauden pausuak emateko prest gaudela argi eta garbi azaldu nahi dugu.

Hau esan ondotik, hauek dira luzatu nahi ditugun eskaerak:

1 EUSKAL HERRIKO ERAGILE POLITIKO ETA KIROL-FEDERAZIO EZBERDINEI: Ofizialtasunaren bidean aurrera egin eta Euskal Herriko selekzioek nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko duten eskubidea bermatu arte, lan-indarrak areagotzeko eskatzen dizuegu. Euskal Herria munduaren aurrean ordezkatu ahal izateko, Euskal Herriko kirolari guztiok bilduko gaituzten federazioak behar ditugu.

2 FRANTZIA ETA ESPAINIAKO ERAGILE POLITIKO ETA KIROL-FEDERAZIO EZBERDINEI: Euskal Selekzioaren aurkako erasoak alde batera utzi, eta

Euskal kirolariok nazioarteko txapelketa ofizialetan Euskal

Herria ordezkatzeko

dugun eskubidea errespetatu eta horretarako aukera eman iezaguzuela. Ez diogu inori ezer kendu nahi, dagokiguna eskuratu baizik.

3 EUSKAL HERRITAR GUZTIOI: datorren Abenduaren 29an, Euskal Herria-Katalunia nazioarteko futbol partidaren aurretik, ESAITek Bilboko Arenalean antolaturiko jai-gunera joateko, eta arratsaldeko 17.30etan La Casillatik «Euskal Herria: Nazio bat, Selekzio bat» lemapean irtengo den MANIFESTAZIO NAZIONALEAN parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.

Eta, DEI BEREZIA Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia, Lapurdi eta Zuberoako kirolari guztioi, ibilbidea manifestazio-buruan kirolarientzat gordeko den gunean egin dezazuen..

Variedad

Desde los deportistas más «mediáticos» hasta los menos conocidos, la misma causa hizo que una gran variedad de deportistas apareciera en el DOKA. Mikel Aranburu, Ángela Vilariño y Ellande Alfaro fueron los lectores del manifiesto final.

Tamaño

Definitivamente, Donostiako Kafe Antzokia se quedó pequeño ante la llamada reivindicativa. Así, más de un centenar de deportistas se dieron cita bajo un mismo lema ante el mundo: «Euskal Herria: Una Nación, Una Selección».

Curiosidad

Las calles de Donostia se llenaron de curiosos en la breve sesión de fotos. Venciendo el frío, el conglomerado de deportistas fue objeto de las miradas de los alumnos de Jakintza Ikastola, así como de los que se asomaron a los balcones.

Ipar Euskal Herria es el ejemplo del sometimiento

En menor medida que la del sur, y tal vez menos ruidosa, pero Ipar Euskal Herria tuvo una presencia significativa en la tarde de ayer. El coordinador del norte del país en la Confederación de Euskal Herria de Pelota, Ellande Alfaro, fue la voz de los del otro lado del Bidasoa y su testimonio, por claro y conciso, fue el ejemplo más claro de la situación de sometimiento hacia Ipar Euskal Herria que ejerce la administración del Estado francés.

«Si la prensa del Estado francés hubiera venido para cubrir esta rueda de prensa, hubiese leído la versión en francés, pero como no ha acudido nadie, he decidido no hacerlo».

«Sólo quiero recordarles que en este `Kafe Antzokia' hay representantes de Lapurdi, Baxe Nafarroa y Zuberoa, y que, por supuesto, nos unimos a este manifiesto. Añadiría que hacemos la petición de que federaciones y políticos impulsen la creación de federación a nivel de Euskal Herria», declaró.

«Les recuerdo que, como en Iparralde aún no tenemos ningún estatus administrativo¯ prosiguió Alfaro¯ no puede haber federaciones que englobe esos tres territorios; es decir, tiene ese inconveniente añadido. Así pues, pedimos a deportistas, responsables de federaciones y políticos, que impulsen las federaciones nacionales. Entendemos que ello traería la posibilidad de conseguir, al fin, la ansiada representación de Euskal Herria como selección nacional».

A. G.

Buen ambiente

Más allá de los mensajes emitidos, el buen ambiente que se respiró fue la mejor nota. La masa heterogénea fue sinónimo de una misma voz, pero no de un sólo sentir. Fruto de ello fue la alegre mezcla de los profesionales en diferentes disciplinas.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo