GARA > Idatzia > Kirolak

Sokatira

Abadiñok gero eta gertuago dauka txapela

J.L. | DONOSTIA

Abadiñok gero eta gertuago dauka denboraldiko bigarren txapela, larunbatean Ozaetan jokatu zuten bigarren ekinaldinan ere.

290 kiloko bigarren ekinaldian Abadiño B taldeak irabazi zuen 290 kiloko ekinaldia, eta jardunaldi bakar baten faltan, lehen postuan kokatu da. Azkeneko jardunaldian ezuste handiren bat izan ezean, berarentzat izango da garaipena. Abadiñoarrek, ordea, ez dute lehen postua bakarrik nahi, baita bigarrena ere, Abadiño A taldea une honetan hirugarren baitago, bigarrenetik puntu bakar batera.

Tartean dago, ordea, Amaiur B 12,5 punturekin, eta nafarrek eutsi nahi diote postu horri. Sokarri ere kontutan hartu beharko da, Abadiño A taldearekin baitago berdinduta. Garbi dago, beraz, lau hauen artean izango direla lehen postuak, baina txapela Bizkaia aldera joango den itxura guztia hartuta dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo