Pablo Casaresen poesia irakurraldia egingo dute gaur Ernest Lluch kultur etxean
Pablo Casaresen poema gehienek literaturaren eta artearen ohiko tematika jorratzen dute; hots, heriotzari diogun beldurra, amodioa eta desamodioa; bizitzaren kontuak, azkenean. Poesiari aire ez hain serioa ematearen aldekoa da poeta, lirismoaz ahaztu gabe. Poemak horretarako aukera emanez gero, ironiarekin jokatzea ere gustuko du. Norberaren eskarmentuarekin distantzia jartzea oinarrizkoa da, nahiz eta norberaren esperientzia izan edozein espresioren funtsa. Gaur arte argitaratuak dituen poemak irakurriko ditu Pablok kronologikoki, nahiz tarteka argitara gabekoren bat ere sartu.