Bidegorrien bide sarea egitearen aldeko bizikleta ibilaldia
Bizikleta ibilaldi bat egingo dute gaur kaleetan zehar. Bidegorrien bide sarea egitearen aldeko ibilaldia izango da. Errebindikazio hori berriro kalean agertzeko modua dela adierazi dute antolatzaileek. «Gure asmoa da hilero horrelako ibilaldi bat egitea, hain zuzen, hileko hirugarren ostiralean. Azaroan egin zen horrelako lehen ibilaldia eta 40 bat lagunek parte hartu zuten» esan dute. Neguan egonik eta eguraldi hotzak egiten ari duela ikusita, oraingo honetan ordua aldatu egiten dute, eta 18.30ean izango da.