Batzarra
Macuak «eredu ekonomiko osasuntsua» garatzea espero du
Presidente zuri-gorriaren ustez Athletic ez da EHNAren erabilpenari buruz eztabaidatzeko leku aproposa
GARA | BILBO
«Lehen urratsa» eman zuen asteartean eta, hemendik aurrera, Fernando Garcia Macuak bere proiektu ekonomikoa oztoporik gabe garatzea espero du.
Bere helburua, Athleticen «norabidea egonkortzea ekonomia arloan. Planteamendu handinahi baten lehen urratsa da» Batzarrak emandako onartzea; «hau da, eredu ekonomiko bideragarri, sinesgarri eta osasuntsu bat gauzatzeko lehen urratsa».
Eta konpromisarioen baietza lortu ondoren, zuzendaritzaren lehentasunak eta nahiak ez diren kontuek ez dute zeresan handiegirik izango; dirudienez, hala ere, Garcia Macuak xehetasunen batek edo bestek «irakurketa bat egitea» merezi duela onartu du. Adibidez, astearteko ezezkoen kopurua, «aurreko Batzarrean izandakoaren antzerakoa da». 373 bazkidek esan zuten ezetz, hain zuzen ere, urrian, eta 337k herenegun.
Presidente zuri-gorriaren ustez, berriz, ez dute hausnarketa berezirik merezi hainbat bazkidek Euskalduna Jauregian EHNArekin sartzeko izan zituzten arazoek. «Nik ez nituen estatutuak idatzi eta bertan agertzen da DNI -gaztelaniaz hitz egin zuen eta hortan datza, nolabait, gakoa, euskaraz «nortasun agiria» baita- dela egiaztagiria hainbat gauza egiteko orduan; besteak beste, Batzarrean sartzeko edota eskubideak erabiltzeko». Macuaren esanetan, gainera, «Athleticetik kanpo eztabaidatu behar den kontua da hori».
Bazkide askok proposatu zuten asteartean ere jokalarien soldatak murriztea, egoera ekonomiko kaskarra betikoek bakarrik sufritu ez dezaten. Kasu honetan ere, Macuak gauzak argi dauzka eta ez doaz bide horretatik: «Denok nahi dugu ekonomizatzea, baina hankak lurrean izan behar ditugu. Maila batean lehiatu nahi badugu, horrek kostu bat dauka», esan zuen. Hala ere, jokalarien fitxaketa politikak ideia horrekin antzekotasunik baduela uste du: «Gero eta finko gutxiago izaten saiatzen gara -azaldu zuen-, kirol emaitzen arabera alda daitezkeenak gero eta gehiago izatea espero dugun moduan».
Estatutuak
Hurrengo asteotan, bestalde, estatutuen aldaketan lan egiten hasiko da zuzendaritza batzorde zuri-gorria, konpromisarioak hautatzeko bidea ez baitzaio egokia iruditzen.
Egun, bederatzi bazkideen abala nahikoa da Batzarretan botoa emateko eskubidea izateko, prozesu horren kontrolak nahiko eztabaidagarriak badira ere. Garcia Macuak asteartean Euskalduna Jauregian aurreratutako proposamenaren arabera, berriz, zozketa bidez edota txandaka aukeratuko lirateke konpromisarioak, hainbat urtetan gertatu bezala.
Garatu beharreko proiektua da, hala ere, eta hurrengo batzarrean aurkeztuko omen du zuzendaritzak proposamena; hots, datorren urteko udazkenean egingo den batzarrean.
Habrá que esperar a ver qué sucede hasta el sábado, pero todo parece indicar que Joaquín Caparrós podrá recuperar a Aritz Aduriz para el encuentro frente al Murcia, después de que el delantero pudiera entrenar ayer con normalidad. También lo hicieron Tiko y Zubiaurre. No fue el caso de Ocio, Etxeberria, Gabilondo, Javi Martínez y Ustaritz, que realizaron carrera, aunque todos estarán disponibles para el último partido del año. El equipo trabajará hoy en Lezama a partir de las 10.30 horas.
Siguiendo la costumbre de todos los años, jugadores de los primeros equipos masculino y femenino del Athletic realizaron ayer la visita navideña al Hospital de Basurto, donde llevaron regalos a los niños ingresados. Mañana, a partir de las 16.00 horas, les llegará el turno a los niños hospitalizados en Cruces.