BAIONA
LABek uste du Unibertsitateko lege berriak «nepotismoa azkartuko» duela
LAB Irakaskuntzaren iritziz, Estatu frantsesean indarrean ezarri nahi den lege berriaren ondorioz unibertsitateetako kontseiluetan izango diren aldaketek «enpresarien gestioaren eta nepotismoaren azkartzea» ekarriko dute. Lanbide formakuntzako bigarren mailan «patronalak» jada duen esku-hartzeak hori frogatzen ei du. Unibertsitatea ezin dela unean uneko «interes ekonomikoen menpe» egon salatu, eta jakintza unibertsalaren eta orori irekiaren alde egin du. Parisek Baionako unibertsitate propioa izateko «inolako perspektibarik» ematen ez duela-eta, LABek uste du Bidasoaz bestaldekoekin elkarkidetza sortzea dela «aterabide bakarra».