GARA > Idatzia > Saskibaloia

ACB Liga

Bilbotarrak errege dira etxean, baita gaizki jokatuta ere

Ligako hamargarren garaipena eskuratu zuten Vidorretarenek, errebotea bikain kontrolatuta. Azken zatian zazpi puntuko desabantailari buelta eman zioten

p043_f01_111x111.jpg

BILBAO BASKET 68

PAMESA 65

Arnaitz GORRITI | BILBO

Hamargarren garaipena patrikan dauka dagoeneko Iurbentia Bilbao Basketek. Valentziako Pamesaren aurka partida nahiko iluna jokatu arren, eskasa une batzuetan, aurkarien menpean ibili baitziren, La Casillako errege izaten jarraitzen dute Txus Vidorretarenek talde valentziarrari 68-65 irabazi eta gero.

Lana gogotik egin behar izan zuten bilbotarrek, Pamesak defentsa lan serioa egin zuen-eta. ACB Ligako defentsarik onenen arteko lehia izan zen eta, ondorioz, erasoek ez zuten beste batzuetan adina luzitzerik izan. Jaurtiketa kopuru eskasaz gain, jaurtitzeko leku eta egokiera aproposak aurkitzea asko kosta zitzaien bi taldeei, bizkaitarrari batik bat. Hala ere, errebotean erakutsitako nagusitasunari esker, Vidorretarenek bigarren aukera gehiago lortu zituzten, eta abantaila horri etekina atera ere bai. Weisen eta Banicen ohiko «lan zikin» on horri Lewisen partida ona gehitu behar zaio, oso errebote garrantzitsuak harrapatu baitzituen. Azkena, esaterako, azken segundoetan Bilbao Basket 64-63 irabazten ari zela erasoan hartu zuena. Horren ondoren, neurketa erabakita geratu zen bilbotarren alde.

Deseroso eta atzetik

Hala eta guztiz ere, azken minutu horretara iritsi aurretik neurketa oso parekatua egin zuten talde biek. Vidorretarenek ezin zuten ohiko erritmorik ezarri eta deseroso zebiltzan Katsikarisenen defentsarekin borrokan.

Atsedenaldira 32-33 atzetik iritsi ostean, gaizki pasatu zuen Bilbao Basketek. Ruben Douglas eta Milojevicen bitartez, markagailuan aurretik finkatu zen Valentziako taldea; hala eta guztiz ere abantaila ez zen sekula lauzpabost puntutik pasatu. Bizkaitarren artean Recker zen erasoko zama zeramana, baina ez zen nahikoa.

Azken laurdeneko aurreneko erasoan Pamesako Oliver antolatzaileak hiruko baten bidez abantaila handiena eman zion kanpoko taldeari: 46-53. Partidak itxura txarra zuen eta, iaz bezala, Pamesaren aurka etxean gal zezaketela pentsatzen hasi zen bat baino gehiago.

Dena den, ez zuten etsi bizkaitarrek eta Savovic, Salgado edo Huertasen eskutik neurketa berdintzea lortu zuten. Markagailua 55-55 zela, Mirallesek epaileei protesta egin zien eta hauek falta teknikoa adierazi zioten. Neurketa nahaspilatu egin zen eta hor Bilbao Basket atera zen garaile 9-2ko partziala eginez, jaurtiketa libreei esker batez ere. Ezingo dira kexatu bilbotarrak epaileen lanaz.

64-57 markagailuan irabazita zirudien neurketak. Milojevic, valentziarren jokalaririk onena, bost faltarekin kalean zegoen gainera. Alabaina, Douglas, Williams eta Claverrek 64-63 utzi zuten markagailua azken 20 segundoetan. Huertasek erantzukizuna hartu zuen, baina ez zuen asmatu. Lewisek salbatu zituen bilbotarrak errebote bikain bati esker.

 

Hamargarrena

Nahiz eta partida biribilik jokatu ez, Bilbao Basketek atzo ere irabaztea lortu zuen. Erreboteari eta defentsa apartari esker nagusitu ziren Vidorretarenak eta 13 jardunaldiren ostean Bartzelona harrapatu dute 10 garaipenekin.

Weisen dantza

Garaipenagatik pozarren, ikusleei txaloka ari zirela musika hasi zen La Casillan, eta hara non Fred Weis dantzan hasi zen! ACB Ligako buruan egoteak lantzean behin lizentziak onartzen ditu, are gehiago partida irabazi ondoren.

«Tenemos diez victorias, pero no nos basta»

Feliz, con los deberes cumplidos y, para variar, muy ambicioso respecto a la situación de Iurbentia Bilbao Basket en la liga. Así compareció ayer Txus Vidorreta después de la sufrida victoria de los suyos ante Pamesa Valencia. Destacó lo «trabado» que resultó el encuentro y la capacidad de sus hombres de salir airosos en los «minutos calientes».

«Ha sido un partido muy cerrado. Pensaba que no, pensaba que iba a tener más importancia el acierto ofensivo, pero el caso es que no. Hemos jugado el primero y el segundo de los equipos que menos puntos encajamos y el encuentro se ha decantado por eso».

«Con un 1/11 en triples que hemos hecho era la defensa la clave para ganar y ahí hemos estado sensacionales en el último cuarto. Hemos podido dar la vuelta al marcador en el tramo final y, aunque hemos sufrido un poquito más, porque, con siete puntos arriba, 64-57, ese balón que hemos robado, Marcelinho -Huertas- ha tenido la ambición de anotar, pero como iba tan forzado, podría haberse parado y, de haberle hecho falta, el partido hubiese muerto ahí. De cualquier manera, el resultado es justo, ya que, cualquiera de los dos podía ganar, pero creo que hemos sido un poco mejores», declaró Vidorreta.

Se le preguntó sobre el objetivo de las diez victorias, récord del equipo bilbaino en una vuelta, y Vidorreta se quedó con eso. «Teníamos el récord en nueve, y lo hemos superado con cinco victorias consecutivas. Eso nos permite codearnos con el Joventut, Barcelona..., que no es un sueño. Pero no nos basta», culminó.

G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo