GARA > Idatzia > Txirrindularitza

ZIKLO-KROSA Elorrio MARCHA AL PAGASARRI

Bosgarren garaipena lortu zuen Ruiz de Larrinagak

Javier Ruiz de Larrinagak bere ibilbide ikusgarria luzatu zuen atzo, Elorrioko ziklo-krosa irabaziz. Unai Yusek bigarren postua lortzeko egin zuen lanak ere zerikusia izan zuen lasterketaren edertasunean.

p045_f01_111x111.jpg

GARA | ELORRIO

Mundialaren ametsa gero eta gertuago dauka Javier Ruiz de Larrinagak. Atzo estatu mailan forma onenean dagoen txirrindularia dela agerian utzi zuen, Elorrion bosgarren garaipena lortu baitzuen.

Meritu handiko garaipena atzokoa ere, Espainiako Kopa lehiatzen ari diren ziklista guztiek hartu baitzuten parte. Beraien artean, Unai Yus. Bigarren postuan amaitzeko egin zuen lanak zerikusia izan zuen lasterketaren edertasunean.

Ohi den bezela, Larrinagak hobera egin zuen kilometroak igaro ahala, bere erritmoa ondo erregulatuz. David Seco eta Oscar Vazquez gainditu ondoren, bakar-bakarrik egin zituen azken hiru itzuliak.

Atzetik aurrera joan zen Unai Yus Spiukeko txirrindulariaren atzetik helmugaratuz. Lehen itzulian jausi zen Aidazu taldekoa, baina amaitu ondoren zera onartu zuen: «amorru hori gorantz egiteko erabili dut». Ongi erabilita, dudarik ez, azkenean bigarren postuan amaitu eta Oscar Vazquezi -Espainiako Kopako liderra eta Yus beraren aurkari nagusia- bi postu atera baitzizkion.

Eguneko protagonista nagusia, hala ere, Ruiz de Larrinaga izan zen, bosgarren garaipena jarraian lortu ondoren. «Nik ere ez dakit nola lortu dudan -aitortu zuen-. Banekien ondo nengoela, baina garaipenak ez ziren heltzen. Gero lehena heldu zen eta denak jarraian etorri dira».

Ibilbide horrek beste saria ekar diezaioke, Mundialetan parte hartzearen «ametsa». Eta argi dago asteburu hau oso garrantzitsua izan dela alde horretatik: «denok elkartu gara bi lasterketa hauetan eta biak irabazi ditut. Baina oraindik proba garrantzitsuak daude, Errege asteburukoak eta, batez ere, Espainiako Txapelketa», onartu zuen.

Kintano, txapeldun

Iñigo Kintano, bestetik, kadete mailan nagusitu zen, Espainiako Kopa eskuratu baitzuen.

Emakumezkoetan berriz, Ione Mujikarentzat izan zen garaipena, eta gizonezkoen junior mailari dagokionez, Iñigo Gomez helmugaratu zen lehenengo postuan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo