Urtarril gogorra
Ilusioaren ordaina, inolako arnasaldirik gabeko egutegia
Athleticek hasiera polita eman dio urteari Kopako final-zortzirenak jokatzeko sailkapena lortuta. Bilbon hain gustuko duten txapelketan aurrera jarraitzeak ordea, badu beste alderik: bost partida jokatuko ditu 16 eguneko tartean.
Amaia U. LASAGABASTER | BILBO
Hasiera polita eman dio Athleticek 2008ri. Urte berriko lehen norgehiagokan helburu bikoitza eskuratu zuten zuri-gorriek, San Mamesen garaipena eskuratuzuten eta, horren ondorioz, Kopako final-zortzirenak jokatzeko sailkatzea lortu zuten.
Sari bereziki atsegingarria, beste talde askok bezala, Athleticek ere txapelketa honetan izan baitezake Ligan eskuratzeko askoz zailagoak diren helburuei gerturatzeko aukera. Baina bide motzagoa izan arren, Bilbon hain gustukoa den Kopa honen ilusioak badu beste alderik, atsedenik gabeko egutegia hain zuzen; are gehiago, ekainean lehiatuko den Eurokopa dela eta, txapelketak maiatzerako amaituta egon behar direla kontuan hartuta.
Athleticek beraz, bost partida jokatuko ditu hurrengo 16 egunetan; Kopako final-laurdenetarako sailkatuz gero bederatzi partida izango lirateke 30 egunetako epean; bost Ligakoak eta lau Kopakoak, hain zuzen ere, txapelketa honen finalerdien protagonisten izenak erabakiak egongo baitira urtarrilaren 31rako.
Zuri-gorrien kasuan, gainera, ez da izango «kantitate» kontu hutsa, kalitatea ere kontuan hartu beharrekoa izango baita. Bai Ligan hurrengo asteotan izango dituen aurkariei dagokienez, baita Kopan aurki ditzakenei dagokienez ere, outsiderrak guztiz desagertu baitira joan-etorriko azken kanporaketa honetan. Gaur Madrilen egingo den zozketaren emaitzaren zain -baita final-zortzirenena ere-, Athleticek badaki hurrengo asteotan Racing, Sevilla, Osasuna, Bartzelona eta Zaragoza izango dituela aurrez aurre. Hau da, sailkapeneko lehendabiziko bi taldeak, postu horietatik oso gertu dauden beste bi eta aurkari zuzen baten aurkako derbia.
Partidaz partida
Zuri-gorriek, hala ere, ez diete buelta gehiegirik eman nahi kontu horiei, asteazkenean eman zuten urrats garrantzitsuaren ondoren. «Kopa oso garrantzitsua da», gogorarazi zuen atzo Fernando Amorebietak, bertan lehiatzearen ondorioak gustura ordain daitezkeela onartuz. «Gauza asko eskain ditzakeen txapelketa da», nabarmendu zuen. Defentsa bizkaitarraren ustez gainera, urtarril gogor honi aurre egiteko gaitasuna dauka Athleticek: «Talde ona daukagula uste dut, eta hori da garrantzitsuena, jokalari batek edo beste batek jokatu, taldeak irabazteko gaitasun berbera baitauka».
Amorebietaren iritziz, bestetik, Athleticek ez du urrunegi begiratu behar, partidaz partida joan behar du. Hurrengo aurkariek gainera, bilbotarren konzentrazio osoa merezi dute. Hasteko, Racing de Santander, «oso ondo dabilen taldea» atzelariak onartu zuenez. «Oso partida gogorra eta zaila izango da igandekoa, baina garrantzi handikoa ere bai, hiru puntu horiekin behetik irten gaitezke-eta. Ea egun ona daukagun eta puntuak ateratzen ditugun», amaitu zuen.
Aste gogorrak izango dira Athleticentzat etzitik aurrerakoak. Bost partida jokatu beharko ditu 16 egunetan; Kopako final-laurdenetarako sailkatuz gero bederatzi partida izango lirateke hurrengo 30 egunetan.
Egutegi gogorra izatearena ez da «kantitate» kontu hutsa, kalitatea ere kontuan hartu beharrekoa izango baita. Bai Ligari dagokionez, baita «outsiderrik» gabe geratu den Kopari dagokionez ere.
Las directivas de Athletic y Racing alcanzaron ayer un acuerdo por el que los socios rojiblancos podrán adquirir localidades algo más económicas para el choque del Sardinero. Las de Preferencias costarán entre 40 y 47 euros, y las de Tribuna 77 -en un principio oscilaban entre los 60 y los 140 euros-. Los interesados pueden adquirirlas entre hoy y mañana en las taquillas de San Mamés.
Aprovechando la visita del Hércules a San Mamés, el equipo alicantino cerró con el Athletic la cesión de Ion Vélez hasta el próximo 30 de junio. El delantero entró en los planes de Joaquín Caparrós en las primeras jornadas de Liga, pero acabó desapareciendo incluso de las convocatorias del primer equipo, por lo que se ha creído conveniente que busque minutos en otro destino.
Gorka Iraizoz participó ayer con normalidad en el entrenamiento y, aunque no ha recibido aún el alta médica, podría estar en condiciones de enfrentarse al Racing el domingo, ocho semanas después de que cayese lesionado en Alicante.
Peores son las noticias en cuanto al resto de lesionados de la plantilla rojiblanca, ya que Joseba Etxeberria, Aitor Ocio e Iban Zubiaurre -todos ellos descartados para el Sardinero- se limitaron a hacer carrera continua, mientras que David Cuéllar ni siquiera saltó al campo. El equipo volverá a ejercitarse hoy a las 10.30 en Lezama.
A.U.L.