GARA > Idatzia > Kultura

«Hizkuntza guztietara itzultzeko beharra dugu frantsesera izan ezik»

p065_f02.jpg

Pierrette Kermoal

aber literatur aldizkariaren sortzailea

1944an jaiotako emazte bretoi hau bretoieraren historiaren isla da. Gurasoek, bretoiera jakin arren, erdaraz hazi zuten. Unibertsitate garaian bretoiera ikasi, eta hizkuntza horretan idazten hasi zen Kermoal. 2000an ABER literatura aldizkaria sortu zuen, eta horren kudeatzailea da gaur egun. Itzulpengintzaren inguruan hainbat gogoeta egin ditu, Bardozeko topaketetan aurkeztu dituenak.

Eneritz ZABALETA | BAIONA

Bardozeko Lihuriko egunetan, Estatu frantseseko herri hizkuntzetako idazleak bilduta daude asteburu honetan. Batzeko beharraz eta itzulpengintza modu propioan ikusteko beharraz hitz egin digu Kermoalek.

Bardozen bildu zarete herri hizkuntzetako idazleak. Egoera bera bizi duzuela erran dezakegu, edo badira egoera berezituak katalan, okzitandar, euskaldun eta bretoien artean?

Egoerak okerragoak edo hobeak dira, baina oro har arazo berak ditugu. Denok dakigu Estatu frantsesak 1789tik ukazio politika aplikatu duela herri hizkuntzekiko. Guztiok ditugu gure lanak itzuli eta hedatu ahal izateko sare komertzialak atzemateko arazo berdintsuak. Frantziaren politikaren ondorioz, hainbat herri hizkuntza ez dira gizarte hizkuntza.

Berriki, herri hizkuntzak ezagutzearren Konstituzioa aldatzea errefusatu du Sarkozyren gobernuak. Panorama ez da oso ona, ezta?

Badakigu estatuak ez duela politika aldatuko. 200 urte daramatzagu horrela, eta ez dute jarrera aldatuko. Gu hasi beharko gara konponbide bila. Nire ustez, guztiak elkartu, eta Bruselasen laguntzak eskatu behar ditugu itzulpenak egiteko, argitalpenak finantzatzeko...

Herri hizkuntzetako literaturan, itzulpengintza kezka iturri da beti. Zein premia dituzue?

Herri hizkuntzek bizitzeko itzulpena ezinbestekoa dute. Baina, hizkuntza «txiki» batetik beste batera itzultzeko, usu hirugarren hizkuntza batetik igaro behar dugu (frantsesa, ingelesa..). Horrek hasierako lana desitxuratzeko arriskua ere handitzen du. Gure literaturak ezinbestekoak ditu itzulpenak, lanak hedatzeko baitezpadakoak baitira. Baina, hizkuntza unibertsalek baino lan eta buruhauste gehiago ematen dizkigu. Horregatik da garrantzitsua elkarri laguntzea, sare bat osatzea.

Beste alde batetik, bretoieraren kasuan, hizkuntza guztietan itzultzeko beharra baldin badago, hizkuntza bat baztertuko nuke, hots, frantsesa.

Zergatik baztertuko zenuke frantsesa?

Bretoiezko lanak ez dira frantsesera itzuli behar. Batetik, frantsesezko itzulpen anitzek, obra bera izorratu dute, eta lanari bere balioa kendu. Bestetik, hizkuntza gisa, bretoiera bigarren mailan ezartzea da frantsesezko itzulpenak egitea; bretoi hiztunak 250 000 gara. Eta askok, ez dute bretoierazko literatur lan bat irakurtzeko mailarik. Frantsesezko itzulpena eskainiz gero bretoierazkoa baztertu eta gehiengoak frantsesezko bertsioa irakurriko luke. Horregatik, nire iduriko, bretoierazko lanak ez dira frantsesera itzuli behar.

Bardozen, bildutako idazleak iritzi berekoak dira?

Nire iritziak bat baino gehiago harritzen du. Orokorrean euskaldun, katalan edo okzitandarrak ez datoz bat nirekin, eta ez dituzte frantsesezko itzulpenak baztertzen. Baina, guztiok dugu sentsazio komun bat. Frantsesezko itzulpena egitekotan, herri hizkuntzako lana argitaratu eta geroago atera behar da, inolaz ere denbora berean.

 
Ficha

Intérpretes: Ballet del Teatro Nacional de Wiesbaden. Obra: «Blanco como la luna. Visión y Fantasía». Coreógrafo y director: Stephan Tos. Lugar y fecha:

Teatro Arriaga. 16.01.08.

Ficha

Intérpretes: Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Directora: Gloria Isabel Ramos Triano. Lugar y fecha: Palacio Euskalduna. 17. 01.08.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo