GARA > Idatzia > Pilota

zesta-punta

Eusko Basqueren lekukoa hartu eta bere burua aurkeztu du Master Jaik Durangon

p059_f02_46x60.jpg

GARA | DURANGO

Joan den urtarrilaren 5ean, Master Jaik Eusko Basque enpresaren lekukoa hartu zuen. Horrenbestez, enpresa horrek zesta-punta jorratuko du hemendik aurrera, pilotaren beste arloak ahaztu gabe.

Proiektuan hogeita hamar pilotarik eta hogei enpresarik lan egingo dute. Zuzendaritza honako hauek osatzen dute: Aitor Totorika, Julian Retegi, Jon Torre, Ricardo Alberdi, Pedro Etxaniz, Roberto Azpillaga, Juan Amezua, Agustin Rekalde eta Juan Luis Ibarretxe. Gauza horrela, ostiral gauean Master Jairen aurkezpen ekitaldia izan zen Durangon, eta euskal gizarteko hainbat aurpegi ezagun bildu ziren; Master Jaiko puntisten koadroaz gain beste jokalari batzuk eta pilota munduko hainbat kide. Beste kiroletako ordezkariak ere izan ziren.

Txirrindularitzari eta futbolari dagokionez, Igor Gonzalez de Galdeano, Joseba Beloki, Jose Angel Iribar eta Manix Mandiola izan ziren, besteren artean, Master Jaik antolatutako ekitaldian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo