DEIA Josu Torre 2008/1/24
Sarkozyri inbidia
Seirehun kazetaritik gora ikustean Frantziako presidentearen estatu azalpenak ikusentzuten nola halako zirrara eragin zidan, areago, nola halako azalpena bilatu nahia edo beharra. Ordurarteko holako deialdiak 80 bat erantzule izaten omen zituen eta hoietatik 600ra iristeko arrazoi astunen bat behar zuen izan.
(...) Españako uztezko biologarik famatuenak Ipareuropatik etorri edo ekarritako gazte mardul eta sendo bat (Macizo, gaztelera batuan) erakutsi zuenean, kristonak eta bi entzun behar izan zituen eta genituen aipatu programa hoietan. Emakunezkoak, batez ere, dozenaka aldiz larrutu zuten Ana Obregón famatua halako mutil, nobio edo delakoarekin azaltzeagaitik.
Azalpen bakarra arkitu nion kazetarien jarduera horri: Inbidia zioten Anari.
Pariseko kontura bueltatuz, Nikolas Sarkozi txikiak nunnahi sor lezake inbidia. L'Arca de Zoéko arduradunak Frantziara ekarteko boterea erakutsiz gain, Ingrid Betancourt-en askatasuna exijitzen du edo Ekialde Hurbileko agintariei petroleoaren prezioa jeisteko eskatu eta arrozoitu. Baina 600 kazetari haietatik, 500 etik gora etziran joan holako ezergaitik. Carla Bruni zuten zioa eta arrazoia.
Ez da ezagutzen 80 milloi biztanletik gorako herrialde hortan erakarpen gehiagoko duen gai edo arrazoirik. 35 ordu gutxi direla lanasterako edo egunero ehundaka etorkin bere herrira bota behar direla Zapeteroren kidetasunaz baliotuz. Hori edo beste edozein estatu arrazoi alde batetara utz genitzake, Carla Bruni bezelako izar batekin dagoela presidentea jakitearen truke. (...)
Horri bai kazetariak eta Frantzia osoak inbidia.