GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ehunka lagun bildu dira Tolosan eta Tuteran AHTren aurka

Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak eta Erriberako Tren Sozialaren Aldeko Plataformak Tolosan eta Tuteran deituriko manifestazioek herritarren babesa jaso zuten atzo. Tolosan 1.500 pertsona bildu ziren AHTren «inposizioa» salatzeko, eta Tuteran, berriz, 300 bizilagunek Abiadura Handiko Trena alboratzearen eta «ingurugiroa errespetatuko duen tren soziala» ezartzearen aldeko apustua egin zuten.

p024_f02.jpg

Asier VELEZ DE MENDIZABAL |

Abiadura Handiko Trenaren aurkako mugimendua gero eta jende gehiago biltzen ari da Euskal Herrian. Horren adibide garbiak dira atzo Tolosan eta Tuteran trenaren azpiegituren obrak egiten hastearen aurka izan ziren mobilizazioak.

Tolosan, Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlana taldeak deituriko manifestazioan 1.500 pertsona inguru bildu ziren. Mobilizazioa 17.00etan abiatu zen Triangulo plazatik «AHTrik ez! Jendartea alda dezagun!» lelopean. Jai giroa eta aldarrikapena eskutik joan ziren, ekitaldian erakunde eta talde desberdin askotako jendea bildu baitzen. Ekitaldiaren amaieran, antzerki emanaldia iikusteko aukera izan zen, eta trikitilariak ere aritu ziren musikarekin giroa alaitzen. Mulanbo, Deabruak Teilatuetan taldea eta May Gorostiaga aktorea izan ziren bertan, besteak beste. Bestetik, Arabako Luku herrian jadanik martxan dabilen trenaren zatiari buruzko bideoa proiektatu zuten.

Hala, AHTren aurkako talde honen aburuz, manifestazioan parte hartutako jende kopurua kontuan hartuta, argi geratzen da proiektu honen aurka, «gero eta bizilagun gehiago» daudela.

Ekitaldiaren antolatzaileek adierazi zutenez, «Abiadura Handiko Trenaren auzia inposaketaren auzia izan da hasieratik», baina orain prestaketa lanekin eta desjabetzekin hasi direnean, «inoiz baino ageriago uzten ari dira inposaketaren bidetik jotzen ari direla». Horren adibidetzat jo zuten Tolosako epaitegi batek bi gazte azaroan Beasainen AHTren aurka egindako ekintza batengatik Auzitegi Nazionalera bidali izana.

Dena dela, eraso horien aurrean «orain arte egindako lanarekin jarraitzeko» asmoa berretsi zuten beste behin, eta azaldu zutenez, «herritarrei informazioa zabaldu ahala, gero eta laguntza gehiago» jasotzen ari baitira. Hala, atzoko manifestazioak Tolosaldeko «alderdi politiko, gizarte eragile eta herritar askoren» babesa jaso zuela nabarmendu nahi izan zuten.

Horren ildotik, gogorarazi zuten Alegian eta Anoetan egindako herri-galdeketetan parte hartu zuten herritarren %95 baino gehiago AHT proiektuaren aurka azaldu zela, eta horregatik Lakuako eta Madrilgo Gobernuei «informazioa banatzea eta herritarren hitza eta erabakia errespetatzea» eskatu zieten.

Proiektu antisoziala

Era berean, Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlana taldeko kideek Abiadura Handiko Trena «proiektu antisozial eta antiekologikoa» dela salatu zuten. Haien aburuz, Lakuako eta Madrilgo Gobernuak AHTren aurkako oposiziorik egon ez dadin «ezkutuan eta isilpean» dabiltza, herritarrei proiektuaren informaziorik helarazi gabe.

Gainera, «proiektua beharrezkoa dela sinetsarazteko komunikabide guztietan mezu faltsuak» zabadu izana leporatu zieten EAEko eta Gobernu espainoleko agintariei.

Horregatik guztiagatik, herritarrei «AHTren aurka antolatzen diren ekintzetan parte hartzeko» deia luzatu zieten, adierazi zutenez, «denon indarrak batuz», proiektu hori geldiarazteko gai izango den «mugimendu indartsua» eratzea beharrezkoa baita.

Kriminalizazioa

Lakuak eta Madrilek AHTren aurkako mugimenduaren «kriminalizazio kanpaina» egiten ari direla salatu zuten, eta proiektuaren aurkako ekintza batean parte hartu zuten bi gazte Auzitegi Nazionalera bidali izana horren adibide gisa jarri zuten.

Cerca de 300 personas piden en Tutera la creación de un «tren social»

Cerca de 300 personas se reunieron en la tarde de ayer en Tutera para denunciar el «terrorismo ambiental» que, a su juicio, supondrá la construcción del TAV en Erribera, así como para exigir la creación de «un tren público y social que complete un desarrollo sostenible y sea respetuoso con el medio ambiente».

La marcha, convocada por la plataforma «Ribera por el Tren Social, No al TAV», partió desde la estación de Renfe a las 19:30 y recorrió las principales calles de la ciudad. Al finalizar la manifestación, tomó la palabra el portavoz de la plataforma, Pablo Lorente, que denunció las consecuencias negativas que traerá consigo, a su parecer, el proyecto del TAV en Erribera.

En ese sentido, alertó que el Tren de Alta Velocidad «quiere sacar el jugo y desecar los recursos naturales de las generaciones venideras», y, por ello, abogó por «otro modelo para el transporte y la vida», que, a su juicio, pasa por la construcción de «un tren público y social que mejore nuestra vida ahora, y las de nuestros nietos y nietas en el futuro». A.V.M.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo