Bartzelona izango da San Mamesen
Egoera erabat desberdina izan arren, beharra berbera da
Denboraldi osoko gorabeherei jarraituz, Athletici arriskutik alde egiteko borrokatzea egokituko zaio berriro gaur. Zoritxarrez, puntuen beharra ere duen Bartzelona ahaltsua izango du aurrean.
Berriro ere, behartuta. Sevillaren aurkako garaipenak eta Espanyoli irabazitako Kopa kanporaketak ilusioaren ateak zabaldu ondoren, olatuak beherantz egin du berriro. Osasunak maila galtzearen arriskua berpiztu zuen igandean eta, lau egun geroago, Racingek kolokan utzi zituen Athleticek Kopan zituen aukerak. Edo, hobe esanda, talde zuri-gorriak berak egin du hori guztia, bost hilabete hauetan konpondu ezin izan dituen akatsen ondorioz.
Nolanahi ere, ondorioa berbera da, Athletic beheratze postuetan jar daiteke jaurdunaldi honetan. Arrisku horrek biziagoa dirudi, San Mamesera zer nolako aurkaria datorren kontuan hartuta, baina bilbotarrek, halako norgehiagokak direnean, maiz, beren bertsiorik onena eskaintzen dute.
Beharrezko baldintza da, dena ezin hobe egitea Bartzelona menderatzeko, batez ere, talde gorri-urdina nola datorren ikusita. Gustu txarreko txantxa badirudi ere, Rijkaarden taldeak behartuta ekingo dio partidari, jaurdunaldiak aurrera joan ahala, Liga irabazteko aukerak gero eta urriagoak baitira. Zazpi puntuko aldea kentzen dio egun Real Madrilek, eta horrek garaipena ezinbesteko egiten du.
Argi daukate gorri-urdinek, eta gustukoa duten futbol polita alde batera utziz izan bada ere, gogoz ekin diote erronkari. Liderraren aurka galdu ondoren, hiru garaipen jarraian lortu dituzte, beren etsai nagusiaren behaztoparen zain.
Aldaketa bakarra
Hain aurkari gogorrari aurre egiteko, Joaquin Caparrosek Sadarren galdu zuen hamaikakoa berreskuratuko du, salbuespen bakarrarekin, Fernando Amorebieta zigortuta baitago. Ustekaberik ez badago, Ustaritzek hartuko du bere lekua.
Bigarren aukera Luis Prietorena izango litzateke. Dimoztarra deialdian sartu zen atzo, Igor Gabilondorekin batera, Amorebieta, Iñaki Muñoz eta Ander Murilloren ordez. Berri nagusia, hala ere, Aitor Ramosen eskutik dator. Bigarren taldeko aurrelari gaztea Montjuicen estreinatu zen Kopako partida eta gaur bere zaletuen aurrean aritzeko aukera izan dezake.
Bartzelonari dagokionez, Frank Rijkaardek Carles Puyol eta Eric Abidal berreskura ditzake, beren arazo fisikoak gainditu ondoren. Itzulera nabarmenena, hala ere, gorri-urdinen izar berria bilakatu den Leo Messirena izan daiteke. Lesioa gainditu ondoren gutxinaka sartzen ari da argentinarra, eta gaur hamaikakoan aritu daiteke hainbat hilabetetan lehenengo aldiz.
La victoria frente al Sevilla se ha convertido, evidentemente, en la referencia de un Athletic huérfano de buenos partidos. De ahí que los rojiblancos tengan claro su objetivo para esta tarde, recuperar las sensaciones ofrecidas frente al conjunto hispalense.
El equipo, además, llega «enrabietado» tras los últimos reveses, aunque su técnico no quiera conceder especial relevancia a una motivación que, «en un profesional de clase A» siempre tiene que ser máxima, «juegue contra quien juegue. En estado de euforia o de pesimismo, tiene que tener siempre un equilibrio mental».
El que mostró, por ejemplo, en el choque frente al Sevilla. «Es nuestra línea a seguir», admitió el de Utrera. «Debemos ser nosotros -añadió- y, si estamos al nivel que hemos demostrado y tenemos la fortuna necesaria, vamos a tener nuestras posibilidades». Condiciones de obligado cumplimiento, sobre todo ante rivales como el de hoy, que «tienen una forma de jugar que es una maravilla».
Por su parte, la fórmula de Frank Rijkaard para sumar los tres puntos en San Mamés tiene tres ingredientes: «La actitud es importante, así como las ganas y la concentración. Mentalmente tenemos que demostrar que queremos cumplir el trabajo», subrayó el entrenador azulgrana.
GARA