GARA > Idatzia > Jo puntua

Ixabel Etxeberria Irakaslea

Mespretxua, iraina, potentearen politika!

Baliteke hauteskundeen bezperan egoteagatik horrelako giroa izatea. Ez du horregatik, horrek egoera hobetzen, ez ditu horrek kentzen gaur egun gertatzen diren atxiloketak, preso hartzeak goxoagoak egiten

Euskal Idazleen Elkarteak antolatu Lihuriko egunetan literaturaz hitz egin da, elkar- tzeaz, trukaketaz, ez da frantses Estatuak daraman politikaz hitz egin, hain nabarmena da gertatzen ari dena. Proiektuak aipatu dira, Okzitaniarrak izugarrizko indarrarekin etorri dira geroaren prestatzeko beharra aitzinatuz. Nor- beraren sentimentuak azaldu dira, erraldoiaren aurrean bizirik jarraitzeko bideen irekitzeko nahikeria agertu da. Lehen urratsa ez zen, beste elkartzeak izan baitira, baina bide horretatik segitzeko gure literaturei ildoen idekitzeko eta horretarako lanean jartzeko gaitasuna errana izan da. Garaia da isi- lean egiten den sorkuntza lanari oihartzun handiagoa emateko. Sorkuntza horren premiaz hitz egin da, gure hizkuntzetan ez balitz, ez liratekeela idazle zioten batzuek, hizkuntz gutxituekiko atximenduaren indarra airean zegoen, garai hauetan berriz ere Frantziak baztertu duelarik hizkuntz gutxituen kartaren izenpetzea, erantzun egokiena izan da. Hertsapena, bazterketaren garaian gauden honetan artistek, idazleek sekula baino gehiago leku handia behar dute gure artean, gizarte nagusiak estali behar baititu berearen inposatzeko. Egun hauek, umilak, apalak, norabide berriei ateak ideki dizkiete. Ateak idekitzea ezinbestekoa baita, aktualitateak egoera nahiko iluna islatzen baitu.

Pasako da, diote batzuek. Egia da, baliteke hauteskundeen bezperan egoteagatik horrelako giroa izatea. Ez du horregatik horrek egoera hobetzen, ez ditu horrek kentzen gaur egun gertatzen diren atxiloketak, preso hartzeak goxoagoak egiten. Galarragak bizi normala zeraman, lan eginez, familia zainduz, eguneroko bizitza agerian egiten zuelarik Ziburuko karriketan. Egun batetik bestera terrorista bilatuena bilakatu da. Ez dakigu zer demontre egin duten hemen gaindi ibilki diren polizia tropa guztiek, Donibaneko zubian familiarekin paseatzen ibiltzen zelarik. Real politic, egun batetik bestera abertzalea terrorista bilatuena bihurtzen da estatuen interesak hala eskatzen baitu. Berriz ere familia baten haustera joan dira. Eta, nahiz eta pentsatu une hau berezia dela, horrek ez du egoera errazten jasan behar duenarentzat.

Frantziako lehendakariak euskaldunak sekula aipatzen ez dituelarik, iraindu ditu. Zertara heldu zen iraintze hori Frantziak Euskal Herrian erein duen euskaldun izatearen lotsaren indartzeko eta berriz ere asimilizazioaren bultzatzeko ez bada? Laborariak oso determinatuak agertzen dira haien sektorearen alde antolatzeko unean. Ez al da oso aproposa ELBk Donapaleun antolatu zuen elkarretaratzearen higuintzea? Ez gaitu nornahi arrazista deklaratu! Frantziako lehendakaria izan da! Horrek hauteskundeetan izanen du bere emaitza Ipar Euskal Herriko biztanlegoaren baitan. Txikia eta borrokatzen denari mespretxua eta irainaren erakustea potentearen jokoa izaten da.

Eguneroko prentsa irakur- tzean ulertzen dugu iragandako izugarrikeriak nola posible izan ziren!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo