GARA > Idatzia > Tau

ACB Tau hirugarren da

Behe laino artean bide zuzena topatu du Baskoniak

Defentsa gogor eta kanpoko jaurtiketan ondo asmatu zuen lehen laurden zoragarri batean, eta inolako aukerarik gabe utzi zuen Alta Gestion Fuenlabrada

p043_f01_111x111.jpg

TAU BASKONIA 98

FUENLABRADA 61

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Behe lainoek erabat estalita sartu zen atzo goizean Baskonia Zurbaoko pabilioian, azken egunetako porrotek etorkizunaren inguruko zalantza ugari piztu baitituzte taldearen ahalen inguruan, baina behar-beharrezko zuten garaipena eskuratu zuten Spahijarenek, partidaren hasiera-hasieratik garaipenera eman diezaiekeen bidea hartzen asmatu zutelako. Aspaldi ez bezala, lehen minututik aurkaria jipoitzeko erabakia hartu zuten arabarrek, eta lehen laurden bikain batean erabakita utzi zuten partida.

Trinkotasunik gabe, baskonistek bolada txar eta onak gehiegitan tartekatu izan dituzte, eta horri nolabait aurre egiteko, antolatzailea aldatu zuen Neven Spahjiak hasieratik, Pablo Prigioniri eman zion taldekideak bide onetik gidatzearen ardura. Bikain erantzun zuen argentinarrak, baita gainontzeko taldekideek ere, eta beren izar Marko Tomas gabe etorri zen Fuenlabradari ez zioten inolako aukerarik eman.

Defentsa lerroak ondo itxita, Baskoniak bere joko alaia martxan jartzeko modua izan zuen, eta berehala erakutsi zion bizkarra talde madrildarrari. Aspaldi honetako partidarik onena egin zuen Sergi Vidal izan zen gasteiztarren jokalaririk onena aparteko hasiera honetan. Barneratze bikainez gain, kanpoko jaurtiketan ere, primeran aritu zen bai kataluniarra, baita gainontzeko taldekideak ere. Luis Casimirorenek hiruko jaurtiketetan sei saiakeratik bakarrean ere ez zuten asmatu, gasteiztarrek, aldiz, zazpitik seitan asmatu zuten eta lehen hamar minutuetan 21 puntuko aldea lortu zuten (33-12).

Erritmoari eutsi

Behin partida hautsita, joko maila on iraunkor bati eusteko gai dela erakustea zuen helburu Baskoniak datorren asteburuko Kopari begira; eta halako partida bideratuetan ohikoak diren gorabeherak salbu, asmoak bete zituztela esan daiteke.

Spahijak jokalari guztien artean minutuak banatzeko probestu zuen Fuenlabradak erakutsi zuen erantzuteko ahalmen urria, eta jarrera aldetik inplikatuagoa zirudien McDonald kenduta, gehienak nahiko maila onean aritu zirela esan daiteke. Orotara sei izan ziren (Planinic, Rakocevic, Vidal, Jasaitis, Teletovic eta Splitter) hamarretik gora egin zituzten jokalariak, baina Fuenlabradan,aldiz, marka horretara iristea Guardiak baino ez zuen lortu.

Azeleragailua askatzeko beharrik gabe, bigarren zatian jokaldi ikusgarriak ere egiteko beta izan zuten baskonistek. Igor Rakocevicek hala eskatuta, Neven Spahijak markagailuaren erosotasuna Ander Garcia bergararrari ACBn debuta egiteko aukera emateko erabili zuen, baina honek ezin izan zuen bere minutuan taldearen ehungarren puntua lortzerik izan.

 
Eraginkortasuna

Defentsa sendoak taldeari erasoan dinamikoagoa izateko aukera eman zion, eta aurrealdean izandako pazientzia kanpoko jaurtiketetan sekulako portzentajeak izateko baliagarria izan zen. Lehen laurdenean hiruko jaurtiketetan zazpitik sietan asmatu zuten.

Neven Spahija

«Partidaren aurretik esan nuen bezala, taldea ondo ari da entrenatzen eta serio ari da lanean, baina hori guztia partida batean erakutsi behar genuen. Hori lortu dugu, eta bide honetik goaz, orain, bide horri jarraikortasuna eman behar diogu», adierazi zuen entrenatzaileak.

FUENLABRADA
tau
baskonia
El Real Madrid abre brecha y el Tau es tercero

El Real Madrid se impuso con más problemas de los previstos en el, a priori, derbi más desigualado de los últimos años y aprovechó los tropiezos de Iurbentia Bilbao Basket y DKV Joventut para ponerse con dos victorias de ventaja sobre sobre los de Txus Vidorrreta. El Baskonia, próximo rival del líder el sábado que viene, fue otro de los grandes beneficiados en la parte de arriba de la tabla, ya que accedió al tercer puesto de la clasificación gracias a su mejor basket average respecto a Barcelona y Joventut, que se enfrentaron el sábado.

Los derbis siempre son otra historia y así lo demostró un Estudiantes que, pese a su delicada situación clasificatoria -acentuada con las victorias de Cajasol, ViveMenorca y Grupo Begar León- puso en serios apuros al Real Madrid. Tras manejar cómodas diferencias, tuvo que emerger la figura de Louis Bullock para que los blancos sumaran la victoria.

Gracias a la labor de un gran Marc Gasol, MVP de la jornada con 44 puntos de valoración, el Akasvayu Girona puso fin a su mala racha y sus dudas con una victoria arrolladora ante un Pamesa Valencia que padece su tercer traspiés liguero consecutivo. En un partido extraño y muy prolongado por culpa de un apagón, el Unicaja logró ganar en una pista en la que no lo hace casi nadie, el Palacio de los Deportes de Murcia.

Por la parte de abajo, Grupo Begar León, Cajasol y ViveMenorca lograron victorias fundamentales ante Kalise Gran Canaria, Ricoh Manresa y Grupo Capitol Valladolid. Encuentros extraños, con una altísima anotación y mucha emoción.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo