GARA > Idatzia > Ekonomia

Kako aferako sei auzipetuek 575 hautetsien elkartasuna jaso dute

Arantxa MANTEROLA | BAIONA

Kako baserriaren salmentaren inguruan izandako istiluengatik urtarrilaren 30ean atxiloturiko sei laborariek landa-lurreko 575 hautetsien (horietatik 58 auzapez) sostengua jaso dutela jakinarazi zuen, atzo, Baionan, ELBk.

Sinatzaileek eskatu dute Kako GFAM Lurra erakundeari saltzea (gerora Fred Larrañagari uztekotan), laborari hori berak lantzen dituen lurretatik ez botatzea, eta ostegunean epaituko dituzten sei nekazariak ez zigortzea.

«Etxalde baten eskualdaketa arrunta izan beharko lukeena, hamaika gorabehera medio –tartean Nicolas Sarkozyk Pauen egindako adierazpenak–, gai politikoa bilakatzeraino» heldu izana deitoratu zuen laborarien sindikatuak, eta otsailak 21ean,  13.30ean Baionako Epaitegian elkarretaratzea egiteko deia egin zuten. 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo