GARA > Idatzia > Euskal Herria

Itoizko eta Esako urtegien aurkako manifestazioa izango da larunbatean

Hainbat talde ekologistek eta bizilagun taldeek manifestaziora deitu dute Iruñean datorren larunbaterako, Itoizko urtegia hustea eta Esakoaren handitze lanak geldiaraztea eskatzeko. Bi urtegi horiek herritarrentzako «heriotz-mehatxua» adinakoak direla gogorarazi zuten.

p023_f02_097x076.jpg

Asier VELEZ DE MENDIZABAL |

Itoizko urtegia behin betiko hustea, eta Esakoaren handitze lanak geldiaraztea eskatzeko manifestazioa antolatu dute hainbat talde ekologistek, bizilagun taldeekin batera. Itoizko Urtegiak Mehatxatutako Auzokide Asanblada, Salazar Elkartea, Ekologistak Martxan, Uraren Kultura Berria taldea, «Esa Ez. Bizitza Ba» herri ekimena eta Itoitzekin Solidarioak elkarrekin aterako dira kalera. Manifestazioa datorren larunbatean arratsaldeko 17.00etan irtengo da autobus geltoki zaharretik eta Iruñeko karrika nagusiak zeharkatuko ditu.

Atzo eskainitako prentsaurrekoan, Julio Villanueva solida- rioak salatu zuen bi urtegi horien eraikuntzek balio izan dutela «ingurumen garapen eredua harrapariari eusteko eta gizarte ezberdinen sortzaile izateko», eta ildo horretatik, ura «espekulaziorako ondasuna» bi- hurtu dela gaitzetsi zuen. «Urtegi hauen bidez bultzatzen den nekazaritza ereduek multinazional handiei on egiten die, eta nekazari txikia bertatik alde egin beharrean uzten dute. Azken batean, nekazaritza transgenikorako onuragarria da, eta ekoizpen ekologikoaren alde egiten dutenei, berriz, kalte egiten die», salatu zuen.

Era berean, solidarioak gogorarazi zuen egungo hiri eta aisialdi ereduak «ur kantitate handiak» behar dituela. «Nafarroako eta Aragoiko zonalde idorretan lorategi, txaletak eta golf zelaiak egiteko ur asko behar dute», oroitarazi zuen, eta «Ura eta garapen jasangarria» lelopean ospatuko den Zaragozako Expo-rako ura Itoitzetik hartuko dutela.

Julio Villanuevak Itoizko eta Esako urtegiak «hondamenaren itzalpean» daudela gaineratu zuen. «Bi urtegiek antz handia dute munduan egonkortasun arazo larriak dituzten 1.600 urtegirekin eta antzeko arrazoiengatik porrot egin zuten beste 800 urtegirekin ere bai».

Arriskuak

Hein horretan, solidarioak salatu zuen duela lau urte Itoizko urtegiaren betetze lanak hasi zirenetik egin diren «iruzurrezko» betetze lanetan, haren «segurtasun eza» agerian geratu dela, eta gainera, «geologikoki arrisku handia duen gune batean» eraiki dela gogorarazi zuen.

Era berean, ez zuen ahaztu nahi izan urtegian azken lau urteotan 1.750 lurrikara izan direla, eta amaitu berri den urtean berriz, beteraldirik gorenean, hain zuzen ere, 900 lurrikara antzeman izan direla.

Esako urtegiari dagokionez, nabarmendu zuen 2006ko abuztuan ezkerreko magalean bi metroko arraildura eragin zuen irristatzea gertatu zela.

Itoizko eta Esako gatazkak lotzen dituen eta hain elkarte ezberdinak batzen dituen lehenengo mobilizazioa izango da larunbaterako deitutakoa.

bizitzaren alde

Antolatzaileek nabarmendu nahi izan zuten larunbatekoa «bizitzaren aldeko» eta Itoizko eta Esako urtegiek eragiten duten «heriotz mehatxuaren aurkako» mobilizazioa izango dela.

Los epicentros cada vez están más cerca e, incluso, dentro del embalse

La Coordinadora de Itoiz ha dado a conocer 23 nuevos movimientos sísmicos en la zona de Itoitz durante la pasada semana, en concreto entre el lunes día 4 y la noche de anteayer, domingo.

De ellos, ocho han tenido su epicentro en el interior del vaso del embalse. A este respecto, el organismo contrario al pantano subraya que «hay que señalar que cada vez los epicentros se registran más cerca e incluso dentro del propio embalse». Así las cosas, la Coordinadora incide en que seguir adelante con el llenado «es una actividad temeraria donde las haya».

En este ocasión, el 65% de los sismos detectados han tenido su punto más fuerte en un radio inferior a los cinco kilómetros del embalse.

El de mayor magnitud se produjo el sábado, y el Instituto Geológico Nacional español elevó su potencia a 1,8 grados (la Universidad de Estrasburgo lo midió en 2,4 en la misma escala de Richter). GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo