GARA > Idatzia > Kirolak

BELAR HOCKEYA

Realak erraz irabazi du Jolasetaren aurkako derbia

J.L. | BAIONA

Emakumezkoen Ohorezko Mailan euskal derbia izan da, eta Realak aise menderatu du Jolaseta. Hain zuzen ere, gipuzkoarrek 3-0 emaitza lortuta irabazi zuten talde bizkaitarra.

Realak partida txukuna egin zuen. Lehen minututik nagusi izan zen, eta aurkariari presioa ongi eginez, eta aurrean aukerak sortuz, hiru gol egiteko modua egin zuten, eta hala, amaieran garaipena erdietsi zuen, nahiz eta oraindik ez den finalerdietako postuetan sartu. Zuri-urdinak sailkapeneko bosgarren postuan daude 17 punturekin. Jolaseta, berriz, azkeneko postuan dago, 6 punturekin.

Mutiletan, atzo amaitu zen atsedenaldia, eta hemendik aurrera eta Liga amaitu bitartean jarraian jokatu beharko dute. Atletico San Sebastianek etxean jokatzen zuen, baina ez zuen itzulera ona izan, 2-3 galdu baitzuten Terrasaren aurka. Gipuzkoarrek zerbait gehiago lortzeko adina meritu egin zituzten, baina ez zuten zorte handirik izan. Sailkapenean seigarren postuan daude, zortzi punturekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo