GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Nafarroa Bai: «Zapaterok ez du ikusi kalea eta nafar gizartea aldatu direla»

 

GARA |

Ezker abertzaleak Zapaterori kaletik erantzuten zion bitartean, Nafarroa Bai-k bestelako bidea aukeratu zuen, eta, hala, prentsan argitaratutako iritzi artikulu baten bidez, «nafar gizartea aldatu dela ez ikustea» leporatu zion PSOEko agintari nagusiari.

``Zapaterori hamaika pilotakada'' izenburua jarri diote idatziari (ekitaldi politikoa Labrit pilotalekuan egiteari erreparatzen dio), eta Uxue Barkosek, Koldo Martinezek eta Patxi Zabaletak sinatu dute. «Hegazkineko leihatilatik eta kotxeko leihoetatik, bizkartzainez inguraturik, pilotalekuan sartuko zara eta ezin izango duzu ikusi kalea aldatu dela, herria aldatu dela, nafar gizartea aldatu dela, eta aldatu ez den bakarra, zure erruagatik, UPNko Gobernu ultra izan dela. Aldaketa beharrezkoa da eta izen propioa du. Nafarroa Bai du izena», diote.

Uda partean gobernu alternatiboa osatzeko egindako negoziazioen ondoren, Zapatero damututa egon behar dela uste dute NaBai-ko agintari eta hautagai horiek. Idatzian behintzat, honakoa jarri dute: «Progresoaren pilotak aurrera darrai Nafarroan. Noiz esango duzu abuztuan egindako huts txuriaz damutzen zarela?», Jose Luis Rodriguez Zapaterori galdetzen diotela.

«Bakea nahi baduzu...»

Gainerako «pilotakada» horietan beste hainbat kritika egiten dizkio koalizioak Gobernu espainoleko buruari. «Bakea nahi baduzu, gerrarik ez ezazu egin», eskatzen diote. «Betiko faxismoen antzinako tranpa berberan koldarki erori zara: si vis pacen, para bellum. Ez al duzu ikusten mendekuaren legea oihanaren le- gea bera dela?».

Hala ere, idatziaren bukaeran elkarrizketarako prestutasun osoa dutela jakinarazten diote Nafarroa Bai-ko ordezkariek Zapaterori: «Martxoaren 10ean goizez bila ezazu gure telefono zenbakia, telefono gidan dago».

Hainbat aldarrikapen tartekatzen ditu mezu honetan: Nafarroak Europan ordezkaritza zuzena izatea, Gizarte Segurantzaren eskudumena jasotzea... Eta guztien gainetik zera aipatzen dute: «Nafarrok errespetua exijitzen dugu. Zure hitza ez zenuela bete gogorarazten dizugu».

esperanza y lucha

Ante los agentes armados que les impedían continuar, el edil de EAE-ANV en Iruñea Mikel Gastesi advirtió a Zapatero que «frente a la imposición y el sufrimiento» los independentistas ofrecen «esperanza y lucha» para lograr un futuro democrático.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo