GARA > Idatzia > Gutunak

Bingen Gutierrez, Isabel Hernandez, Urko Lasa eta besteak Institutoko 3. DBH-Bko ikasleak

Alkate jaunari eta Gernika-Lumoko Udalari

Gernikako institutoko 3. DBH-ko ikasleak gara eta eskutitz hau idatzi dugu, gure kaleetan zehar bidegorriak eskatzeko honako arrazoiengatik.

Eskaera honen arrazoietako bat bizikletaz mugitzen garenean espaloitik edo errepidetik joan behar garela da. Espaloitik oinezkoak jartzen ditugu arriskuan eta errepidetik, aldiz, autoak oztopatzen ditugu. Gainera, gutako askok institutora joateko egunero erabiltzen dugu bizikleta. Instituzioek beharrezkoak diren azpiegiturak erraztu beharko lituzketeela pentsatzen dugu.

Ikusten dugun beste arrazoi garrantzitsu bat bizikleten sustapenerako, ingururako duen abantaila da, autoen aurkakoa: bizikletek ez dute kutsatzen eta energia aurrezteko beste era bat dira. Beste herrialde askotan, Holanda eta Alemanian, adibidez, eguneroko garraiobidea da, denoi mesede egiten diguna. Beste abantaila bat egoera fisiko onean mantentzen gaituela da.

Horregatik uste dugu era honetako azpiegituren alde apostu egin behar dela eta Gernikak seriotasunez hartu beharko lukeela bidegorriak jartzeko eskaintza. Urdaibaiko ekosistema zaintzeko era egokia izango litzateke, baita turistentzat erakargarria ere.

Bidegorriak eraikitzeko proposamen bat trena lurperatzea eta bere lekuan bidegorriak egitea izango litzateke.

Adeitasunez, gure eskaera kontuan hartuko duzulakoan, agurtzen zaituztegu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo