Kosovo independentera lehen bisita ofiziala, Solanarena
Parlamentuak independentzia aldarrikatu zuenetik Kosovok jaso duen lehen bisita ofiziala Javier Solana Europar Batasuneko Kanpo Arazoetarako arduradunarena izan da. Solanak «Europaren konpromisoa» berretsi du. Konpromiso erabatekoa beharko du, ez baita lan makala EBk Kosovon izango duena. Bitartean, lehen legeak onartu zituen atzo Kosovo askeak.
GARA |
Europar Batasuneko Kanpo Arazoetarako arduradun Javier Solana Kosovora iritsi zen atzo eta Kosovoko presidentearekin, Fatmir Sejdiurekin bildu zen Pristinan.
Kosovok aurreko igandean independentziaren aldarrikapena egin zuenetik, kanpo arduradun baten lehen bisita da Solana politikari espainiarrarena.
Ezin ahaztu, gainera, Solana NATOko ordezkari nagusia zela Ameriketako Estatu Batuek eta bere kideek Serbia bonbardatu zutenean, 1999. urtean.
Bisita honekin Kosovoren independentziaren alde «Europak duen konpromisoa» argi azaldu nahi izan du EBak. Izan ere, aurki 2.000 polizia eta epaile inguruz osatutako misioa Kosovora bidaltzekotan da Batasuna. Estatu kide gehienak, -hiruren bat kenduta- Pristinako Parlamentuak igandean egin zuen aldarrikapenaren alde azaldu dira gainera.
«Lagun onak»
Sejdiu presidentea ondoan zuela, EB eta Kosovo «lagun onak» direla aldarrikatu zuen atzo Solanak, eta dei egin zien kosovoarrei «hemengo kaleetan agerian utzi duten indar positiboa gizartera hedatzearen alde egin dezaten».
Sejdiu presidentea oso baikor zen, izan ere, Solanak Kosovok EBean eta NATON sartzeko dituen asmoen alde egingo duen bermeak» eman zizkiola azaldu zuen prentsaurrean.
Solanak Yves de Kermabon jeneral frantziarra eta Pieter Feith neerlandarra zituen lagun Pristinan. Bi hauek izendatu ditu EBak bere misioaren eta Nazioarteko Bulego Zibilaren arduradun. Horrela, bada, Nazio Batuetako Erakundeak 1999an ekin zion misioaren lekukoa hartuko du Bruselak independentzia aldarrikatu eta 120 egunetara.
Solanak Balkaneetan egonkortasunak duen garrantzia aipatu zuen, eta ildo horretan «nazioarteko komunitatearekin elkarlanean aritzeko» dei egin zion Kosovoko Gobernuari.
Kosovo osoan
EBaren misioa Kosovoko lurralde osoan zabalduko dela baieztatu zuen Solanak kazetari bati erantzunez.
Misio hau prestatzen hasteko Kosovska-Mitrovican zabaldu diren hainbat bulegoren aurkako erasoak izan dira azken egunetan, eta bertako gutxiengo serbiarrak ez dituela bertan onartuko ohartarazi du.
Ez da makala Europar Batasunak Kosovon duen erronka. Gutxiengo serbiarraren boikota arazo larri bilakatu daiteke, are gehiago, Serbiako Gobernuak presio tresna bezala erabiltzen badu.
Era berean, diru laguntza handia agindu die kosovoarrei. «Kosovoarrek espero duten hazkunde ekonomikoa gauzatzen ez bada, EB errudun izendatuko dute eta egun bertan duen oniritzia galduko du«, gogora ekarri du Gerald Knausek, Europako Egonkortasunerako Institutuko adituak. Eta hori larria litzateke, «EBk bide batez erreforma gordinak exijituko baitizkie kosovarrei», neoliberalismoak agintzen dituen erreformak hain zuzen ere.
Camus Parisko Nazioarteko Harremanen Institutoko aditu Jean-Yves bat dator iritzi hauekin. «Inbertsioak iritsiko direla espero du EBk. Baina, iritsiko al dira? eta iristen badira ere aurkituko al dituzte baldintza beharrezkoak?».
Erronka handia den heinean, EBk Kosovotik alde egin behar izatea «izugarrizko porrota» litzatekeela gaineratu zuen.
Lege berriak
Gaurkotasunera bueltatuta, Pristinako Parlamentuak Estatu independentearen lehen hamar legeak onartu zituen atzo. Hauen artean Kanpo Arazoetarako Ministerioa eratzen duena.
Polizia berria eta Kosovoko mugak zehazteaz gain, Santutegi ortodoxoak babestea eta udal autonomia bermatzea ere agintzen du aurkako bi boz baino jaso ez zuen lege multzo honek.
Datozen 120 egunetan guztira 34 lege berri onartu beharko ditu Parlamentuak. Gehienek Martti Ahtisaari NBEko bitartekariak aurkeztu zuen egitasmoan dute oinarria, eta hauen artean Konstituzio berria dago.
Serbia llamó a consultas a los embajadores de los países que, en cascada, están reconociendo al nuevo Estado de Kosovo. Comenzó por EEUU y los estados francés y turco.
Por contra, el viceprimer ministro Bozidar Djelic negó que el Gobierno albergue intención alguna de expulsar a los embajadores de esos mismos países destinados en Belgrado. «No queremos aislarnos», señaló Djelic. El Ejecutivo anunció, eso sí, una «ofensiva diplomática y política total» contra la independencia de Kosovo. Ha pedido a la OSCE que condene este acto y su ministro de Exteriores acudió al Consejo de Europa y al Parlamento de la UE.
EBko estatu gehienek Kosovoren independentzia onartu izanak, honek Errusiarekin dituen harremanetan «eragina» izango duela ohartarazi du Kremlinek.
Belgrado aspira a acentuar su ya gran presencia en el enclave del norte de Kosovo de mayoría serbia como parte de su estrategia.
Esta zona alberga a sólo la mitad de los 120.000 serbios que viven en Kosovo.
Serbia está presente en la mayor parte de los enclaves con sus hospitales, escuelas y servicio de correos.
El flamante y nuevo edificio de Telecomunicaciones de Serbia junto al río Ibar es el símbolo de esta presencia, así como las oficinas de coordinación que Belgrado tiene en la mayor parte de los enclaves.
No obstante, en los situados al sur del río Ibar, rodeados de población albanesa y protegidos por la OTAN, el Gobierno serbio lo tiene más difícil para mantener su política de provocación. A no ser que compute ya como víctimas colaterales a esta población alejada de la frontera serbia.
Jovan MATIC