GARA > Idatzia > Kultura

Piarres Lafitteren figura eta lana aztertzen dituen liburua aurkeztu dute

p053_f02_097x100.jpg

GARA | BILBO

``Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944). Kultura jasoko euskaltzaleen sarearen baitan'' liburua aurkeztu zuten atzo Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Bilbon. Amelia Hernandez Mata da argitalpenaren egilea eta Akademiaren Iker bildumaren 20. zenbakia da.

Liburuak Hernandezen doktore tesia jasotzen du eta Joseba Agirreazkuenaga eta Javier Diaz Nociren zuzendaritzapean egin da.

Piarres Lafitte idazle lapurtarraren figura eta lana aztertzen ditu zehatz-mehatz. Lehenbizi, testuinguru historikoan kokatzen du irakurlea. «Lafitte pentsalariaren aro entzutetsuaren aurretiko urteak ekintza intelektualez josirik baino ezin dira egon; pentsalari, intelektual eta zientifikoez inguraturik baino ezin dira egon, ekintzok aurrera eraman ahal izateko. Izan ere, intelektual baten emaitzak emankorrak izanez joango dira besteekiko ez adostasunek eta eztabaidek eraginda, iritziok pentsalari horren pentsamoldea jorratuko baitute. Adibide gisa, Piarres Lafitteri buruzko gure lan hau, non jende ikasia baino ez zaigun agertuko irakaslearen sarekideen artean», dio egileak.

Kultura jasoko sare baten aurrean gaude, Hernandezen aburuz, «maila intelektual handiko kideek» osatu zuten Lafitteren lagunartea, 1920tik 1944ra bitartekoa. Horren karietara, hainbat datu ematen ditu ikerleak. Piarres Lafitte eta lagunkideen intelektualtasunaren iturri nagusia Eliza izan zen. «Apaizgaiak kulturizatzeko erabakia aurrerapauso handia eta erabakigarria izan zen euskal kulturarako ordutik aurrera kultura jasoko irakaskuntza gune izan baitzuten euskaldunek, Elizaren pean garatu bazen ere», nabarmendu du.

Hainbat arrazoi zirela medio, «XIX. mendearen amaieran ugarituz joan ziren integrismo katolikotik urrun- tzearen frogak». Beste horren beste gertatu zen XX. mendearen lehen hiru hamarkadetan. Piarres Lafitte katolizismoaren ikuspegi totalitariotik urrundu zenetariko adibide argia da Hernandezentzat.

Datu basea

Amelia Hernandezek hainbat ikuspuntutatik aztertu du Lafitten figura. Bere zereginetako bat izan da Lafitteren sare intelektualaren kideen berri emateko datu basea sortzea. «Lan honetan -dio- saiatu gara taldeko harremanak ezagutzen, beren ezaugarriak aztertu eta, garaiko giro sozio-politikoa kontuan harturik, Lafitteren 1920tik 1944ra bitarteko garaiaren egoera kulturalaren berri izaten».

Lan hori egiteko, sei elkarte kultural aztertu ditu: Societe des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne, Eskualzaleen Biltzarra, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia, Gure Herria elkartea eta Euskal Museoa. Gutunak ere irakurri ditu Hernandezek, eta Piarres Lafitteren garaikideei elkarrizketak egin dizkie.

Horrek guztiak erakusten digu «1920tik 1944ra bitartean sare kultural mamitsua osatu zela Iparraldeko euskal eremu kulturalean eta Piarres Lafitte sare horren partaide esanguratsua izan zela», ondorioztatu du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo