GARA > Idatzia > Ekonomia

KAKO aferako auzian erabakia atzeratu du Baionako auzitegiak

p033_f02_148x91.jpg

Eneritz ZABALETA |

Atzo, Baionako auzitegian, Donapaleun urtarrilaren 17an Kako aferaren inguruan gertatu ziren istiluengatik epaitu zituzten Fred Larrañaga, Jean Michel Ayçaguer, Beñat Etcheto, Jean François Irigoyen, Jean Michel Dunate eta Virginie Brunet. Seiak laborariak, eta ELB sindikatuaren kideak.

Patrice Michel prokuradoreak, bi orduko errekerimendu sutsu eta luzea egin ondoren, Ministerio Publikoaren izenean sei laborariei zer eskatzen zien argitu zuen. Virginie Brunetentzat 2 hilabeteko baldintzapeko espetxe zigorra eskatu zuen, jendarme bati ostiko bat emateagatik. Gainerako bostentzat «egun-isun» kondena eskatu zuen Michelek. Hau da, Larrañagak eta Etchetok 1.800 euroko isuna ordaindu ezean, 90 eguneko espetxe zigorra egitea eskatu zuen. Ayçaguerrek, berriz, 1.200 euro ordaindu ezean, 60 eguneko espetxe zigorra du jokoan. Azkenik, Irigoyen eta Dunatek 600 euro ordaintzen ez badituzte, 60 eguneko espetxe zigorra jaso dezakete.

Prokuradorearen eskaerari, istiluetan min hartu zuten bi jendarmeren kalte-ordain eskaerak erantsi zizkien. Larrañaga eta Etchetori, ustez jendarmeak zauritu zituztenei, 8.000 euroko kalte-ordaina ordaintzea eskatu zieten jendarmeek. Azkenik, defentsak sei akusatuen aurkako prozedurak bertan behera uztea eskatu zuten.

Sostengu zabala

Kako aferako sei auzipetuek babes zabala jaso zuten atzo. Epaitegira 400 bat lagun hurbildu ziren sostengua erakustera, eta CRS konpainiak sarrera oztopatu ostean, 50 lagun sartu ahal izan ziren epaigelara. Horretaz gain, aurreko egunetan hainbat sektoretako sostengua jaso zuten auzipetuek, EHNE, ELA, CGT eta LAB sindikatuak, AB, Batasuna alderdiak edo EH Bai plataforma kasu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo