GARA > Idatzia > Gutunak

Ibai Ibaibarriaga Burgoa Ondarroa

Datorrenaren atarian

Politika egin behar omen du ezker abertzaleak, baita ETArekin omen dituen lotura guztiak eten ere. Demokraziak ezarritako legeei men egin eta «piper potoa» errespetatu. Beste era batera esanda, izan garena ahaztu, gaur garena ukatu, eta izango garena inola ere ez pentsatu.

Inor ez da hemen karga polizial gordinetan zaurituta gertatzen dena, inor ez ei da hemen beldurra kaleetan zehar zabaltzen duena. Galde egiogun, ba, ordu txikitan atea botaz etxea goitik behera zartatu dioten horri, galde egiogun, ba, bere maitea urteetan zehar lau paretaren artean beste inon ikusten ez duen horri, eta galde egiogun, ba, betiko etxean ohe bat, plater bat, edalontzi bat... bere bihotza, betirako hutsik geratu zaion horri. Zein erraz kontatzen den sufrimendua gezur baten azpian isla egiten duenean, historia ez baitute sekula galtzaileek idatziko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo