Hauteskundeak salbuespen egoeran
EHrekiko elkartasuna nazioartean zabaltzen ari da
Jasone MITXELTORENA | IRUÑEA
Mundu osoan zabaldutako Euskal Herriaren Lagunak ekimenak zein hainbat herrialdetako eragile politiko-sozialak hemengo egoeraren berri emateko, hori salatzeko eta herri guztiei dagozkien eskubideak aldarrikatzeko ekimen ugari burutzen ari dira egun hauetan. Espainiar Estatuaren enbaxada eta kontsuletxeen aitzinean protestak antolatu dira, eta bideo emanaldien, hitzaldien eta bestelakoen bidez, gure errealitatea gainerako lurraldeetara helaraztea da helburua.
Euskal Herriak, txikia izan arren, zeresan handia ematen du eta ezaguna da munduko hainbat herrialdetan. Hori lortzeko lan handia egin du, ezbairik gabe, Askapena talde internazionalistak. Bertze herrietako errealitatea ezagutu bidenabar Euskal Herriaren egoeraren berri zabalduz, elkartasun sare indartsua osatu da munduko herri anitzetan, horietako gehienak, txikiak izanik, estatu boteretsuen kontrako borrokagatik ezagunak direnak.
Azken hilabeteetan egoera hori bereziki gogortu dela-eta, espainiar eta frantziar estatuek darabilten errepresioa salatzeko hainbat ekimen burutzen ari dira egun hauetan, eta hala eginen dute hurrengoetan ere. Besteak beste, Irlandan, Italian, Gaztelan, Herrialde Katalanetan, Frantzian, Portugalen, Herbehereetan, Wallamapun (maputxe herrialdean), Kolonbian, Venezuelan eta Mexikon.
Astelehenean hasi eta igandera arte, espainiar kontsuletxeen eta enbaxaden aitzinean protesta-elkarretaratzeak egitekoak dira, eta herrialde bakoitzean hainbat hitzaldi, afari, bideo emanaldi eta bestelako ekitaldi antolatu dituzte. Horietako anitz tokian tokiko Euskal Herriaren Lagunek prestatu dituzte, baina bestelako eragile sozial zein politikok ere antolatu dituzte ekimenak.
Askapenak azaldu duenez, «Euskal Herriaren eskubideen aldeko astea» da, eta aurtengo deialdia «une politikoak markatuta» etorri da. Horregatik, «Errepresioa ez da bidea. Demokrazia Euskal Herriarentzat» da ekimen honen leloa, «Euskal Herria nazio gisa aurkeztuz eta dagozkion eskubideak aldarrikatuz», ari dira aurrera eramaten, gaineratu dutenez.
Izan ere, herri honek bizi duena «salbuespen egoera da: ANV-EAE eta EHAK alderdien ilegalizazio prozesua, Batasunako kideen eta 18/98 sumarioan auzipetutakoen atxiloketak, datozen epaiketak, kontrolak, Euskal Herriaren aldeko lan politikoaren eta sozialaren kriminalizazioa» dira, besteren artean, horren adierazgarri.
Bide batez, talde honek mezu pare bat helarazi nahi izan dio euskal gizarteari: batetik, nazioartean Euskal Herriaren Lagunak errepresioa salatzen ari direla, eta PSOE nahiz EAJ-PNV alderdien erantzukizunaz jakitun direla; bestetik berriz, horiek egiten duten lana «izugarria dela» eta «inperioaren hedabideen intoxikazio eta manipulazioei, poliziaren jazarpenari eta era guztietako presioei aurre eginez borrokan dirautela» jakinarazi du Askapenak.
«Borrokak etxean segiko duen bezala, kanpoan ere hala eginen du hainbat eta hainbat lagunen elkartasun lanak ere», gaineratu dute. Elkartasun horri esker ona adierazteko modurik onena «gure herri egitasmoarekin aitzinera segitzea, eta eguneroko lanetan eta borroketan munduko beste herri borrokalarien alde lan egitea» omen da.
Elkartasun afariak hainbat hiritan egin dira, edo egitekoak dira: Torinon, argazki erakusketa eta bideo emanaldiekin batean; Erroman, Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatearen hitzaldiaren ondotik; Bartzelonan, eta Elkartasun Egunaren barnean, ekitaldi politikoa eta manifestazioa ere antolatu dira; Valladoliden, hitzaldia eta elkarretaratzearekin batean; Lisboan berriz, informazioa zabaldu, bideo emanaldiak, musika eta konponbidearen aldeko sinadurak biltzearekin batean egin da aipaturiko afaria.
Belfasten 1903-2003 urteen arteko kartelen erakusketaz eta «Nomadak Tx» dokumentalaz gozatu ahal izan da. Alacant eta Valentzian, Floren Aoizen hitzaldiak izan dira. Herbehereetan eta Mexiko Hirian, martxoaren 9an botoak emango dira EAE-ANVren alde; hiri horretan, UNAM unibertsitatean ekimenak izanen dira hurrengo hilabetean. Parisen mahai ingurua eta «Jo ta Ke» filma; Calin, solasaldiak eta bideo emanaldiak.
Polizia oldartu da Caracasen
Espainiar ordezkaritzetan manifestazioak eta elkarretaratzeak ere deitu dira. Wallmapun elkartasun sinadurak emanen dituzte espainiar egoitzan. Ostiralean Caracasen errepresioa salatzen duen agiria entregatu zen.
Deialdi hori honako taldeek egin zuten: Coordinadora Simón Bolívar, Casa de Encuentro Bolivariana "Freddy Parra", Emisora libre "Al son del 23", Coordinadora Continental Bolivariana, Coordinadora Popular de Caracas, Movimiento Gayones eta M-28k.
Estatu espainiarreko enbaxadoreari helarazitako agiri horretan ezker abertzaleko ordezkari politikoen atxiloketa eta espetxeratzeak salatu zituzten, eta era berean, alderdi politiko independentisten legez kanporatzea kritikatu zuten. Beren aburuz, jarrera horiek Estatu espainiarraren «demokrazia faltaren» adierazle dira.
Era berean, preso politiko guztien askatasuna eskatu zuten eta euskal militanteak torturatzearen kontra agertu ziren. Gatazka politikoari konponbide demokratikoa eman behar zaiola aldarrikatu zuten.
Elkarretaratzean parte hartu zutenek Euskal Herriaren borrokaren aldeko leloak eta Estatu espainiarraren errepresioaren kontrakoak ohiukatu zituzten, baina beti ere era baketsuan. Hala ere, azaldu zutenez poliziak bortizki sakabanatu zituen. Udal horretako eskuineko alkateak, Leopoldo Lopezek, boliviar prozesuaren kontrakoak, bidali zituen poliziak eta negar eragiteko jaurtikiak erabili zituzten elkarretaratzea sakabanatzeko.
Bertsio horrek hainbat komunikabideetan eta berri agentzietan atzo zabaldutako informazioa gezurtatzen du. Izan ere, «El Pais» egunkariak argitaratutako informazioan, esaterako, «ETAren aldeko taldeko batek espainiar enbaxada gasarekin erasotu» zuela adierazi zuen. Baina ekimenaren antolatzaileek azaldu zutenez Caracaseko polizia izan zen gasak jaurti zituena.
Bestalde, Txileko Santiagon Movimiento Patriótico Manuel Rodríguez taldeak deituta, elkarretaratzea eta mitin bat egin zuten egun berean, eta bertatik ere presentzia polizial handia izan zela salatu zuten.
Herrialde horretatik dierazi zutenaren arabera uniformez eta kalez jantzitako polizia txiletarrak eta espaniarrak izan ziren ekimena burutzen ari zen tokiaren inguruetan.
Hainbat herrialdetako Estatu espainiarreko enbaxadetan ekimenak egin dira, besteak beste Irlanda, Italia, Gaztela, Herrialde Katalanak, Estatu frantsesa, Portugal, Herbehereak, Wallamapu, Kolonbia, Mexiko eta Venezuela.
La gestión y transporte de los residuos radioactivos es un gran problema ias en caso de accidente sin previo aviso, a través de los mecanismos de control más habitualesmos de control más.
Al igual que en las movilizaciones realizadas el viernes por la tarde en distintas localidades vascas como Laudio, Leitza, Tafalla, Irunberri, Donostia y Gasteiz, cientos de jóvenes reivindicaron ayer en las calles de Bilbo que «el futuro es la independencia». La movilización partió desde la plaza Elíptica hacia las 18.30 precedida por una gran bandera negra con la inscripción de la palabra independentzia y una pancarta en la que se podía leer «Gure etorkizuna, independentzia».
Durante el recorrido se corearon lemas como «Borroka da bide bakarra», «Zuek faxistak zarete terroristak», «Segi borrokan, segi antolakuntzan» o «Ez gaituzue geldituko». Asimismo, los jóvenes independentistas portaron numerosas banderolas en las que se hacía referencia a las luchas que está desarrollando el movimiento juvenil en distintos ámbitos como la enseñanza, la vivienda o contra el TAV. Tras recorrer la Gran Vía y el Casco Viejo bilbaino la manifestación concluyó en la plaza Nueva después de pasar por enfrente del gaztetxe Zazpi Katu, que ha sido de nuevo ocupado tras ser desalojado esta misma semana.
En el acto político que se prolongó durante casi una hora participaron dantzaris, una cantante y se emitieron varios vídeos en los que se hacía referencia al «estado de excepción» que se ha instalado en la actual situación política tras el final del proceso de negociación. En este sentido, criticaron que la juventud vasca está siendo de nuevo «condenada a hacer la guerra», ya que cuando la izquierda abertzale puso encima de la mesa la propuesta de marco democrático que servía para solucionar el conflicto político, PSOE y PNV la rechazaron para mantener sus «negocios y poltronas». Por ello, reclamaron que es el momento de «dar pasos hacia la soberanía de este pueblo» e hicieron un llamamiento a la abstención en las elecciones de marzo a fin de hacer un «boicot» a la «cárcel» que supone, a su entender, la Constitución española. A su vez, invitaron a los jóvenes a que acudan al Gazte Topagunea que se celebrará en Lezo entre el 21 y 24 de marzo para acumular fuerzas a favor de la independencia.
Caracasen polizia manifestarien kontra oldartu zen eta Txilen berriz, nabaria izan zen polizien presentzia.