Jaitsiera postuetatik ihes egin nahian
Hiru puntuak eskuratu behar dituzte kosta ahala kosta
Beste final bati ekingo dio gaur Osasunak. Talde gorritxoa puntu bakar batek aldentzen du jaitsierako postuetatik; beraz, garaipena lortzea da gaur axola zaion gauza bakarra.
Lehiaketa bera gutxi izango balitz, jokalariak, zaletuak, kazetariok, beti heltzen gara partiden atarira gainontzeko irakurketen bila, motibazioa handitzeko edota, zergatik ez, orrialde gehiago betetzeko.
Gaurko norgehiagoka eredugarria izan daiteke ildo horretan. Animoak berotzen dituen taldea dator Iruñera, Javier Aguirre kanpokoen aulkian jarriko da, denboraldiko unerik txarrena pasatzen ari da Atletico de Madrid...
Hori guztia, baina, bigarren mailan geratzen da kasu honetan. Zoritxarrez, horrek Osasuna egoera larrian dagoela eta garaipena, nahi eta nahi ez, eskuratu behar duela esan nahi baitu. Puntu bakarreko aldea dauka talde gorritxoak jaitsierako postuekiko, Levanten porrota eta partida motela sinatu ondoren eta, horren ondorioz, lehiatuko diren hiru puntuak dira axola zaion bakarra, beste edozeren aurretik.
Horregatik, beharbada, Jose Angel Zigandak ez dio garrantzi handiegirik eskaini talde zuri-gorriaren boladari, ez eta horrek sortzen duen presioari ere. Batez ere, «guk baino presio handiagorik ez daukatelako, ziur nago. Hainbat taldeentzat, Europan ez sartzea porrota da, baina jaitsiera, jaitsiera da eta ez dago konparatzekorik». Entrenatzailearen ustetan, gainera, azken aldi honetan jaso dituen atsekabeek, arriskutsuagoa bilaka dezakete Atletico, «irabazten behartuta egongo da, Liga ondo amaitzea baita geratzen zaion helburu bakarra».
Baina Zigandak, berriro ere, argi dauka. «Guk ez diogu horri begiratu behar, guk nahikoa baitakagu gure helburuan pentsatzearekin». Eta, horri ekiteko, bete beharreko baldintza izango da «oso partida serioa eta indartsua egitea. Etxean sufritzen ari gara, baina baita puntuak eskuratzen ere, eta oraingoan gauza bera egin behar dugu. Argi daukagu -onartu zuen- ezer ez daukagula soberan, behean baikaude eta asko baitaukagu jokoan, baina erantzukizun horri ikuspegi positiboa eman behar diogu, garaipena lortzeko».
Adorea hartu
Gaurkoa Osasunarentzat finala bada, gauza bera gertatzen zaio Atleticori, baita kolokan dagoen bere entrenatzaileari ere. «Gure indar guztiak Ligari eskaini behar dizkiogu orain, -onartu zuen- eta animo handiarekin ekin behar diegula geratzen diren 14 partidei. Iruñekoa oso garrantzitsua da, UEFAko kolpea jaso ondoren, adorea hartu behar baitugu».
Tal y como se venía especulando a lo largo de la semana, la de Kike Sola será la única novedad en el once titular rojillo. El navarro sustituirá a Dady, que se queda incluso fuera de la lista.
José Angel Ziganda razonaba su decisión recordando que el delantero portugués «lleva mucho tiempo jugando de inicio, parece que ha pegado un pequeño bajón e igual le viene bien descansar un poco, airearse y que vuelva con fuerzas renovadas», además de que «hay otros delanteros que tienen que tener su oportunidad».
En este caso le toca a Kike Sola, que incluso deja en el banquillo a fichajes como Pandiani o Portillo, pese a lo que su técnico no quiere cargarle de un exceso de responsabilidad y la consiguiente presión. «Kike tiene que jugar con la misma alegría, ganas y descaro que está jugando», aseguró.
Más cambios introducirá Javier Aguirre, aunque en este caso por necesidad, porque lesiones y sanciones tienen mermada a la plantilla colchonera. El mexicano, de hecho, ni siquiera ha podido completar su convocatoria y llegó a Iruñea con sólo 17 jugadores. Pese a la ausencia de jugadores como Agüero o Raúl García, Ziganda no se fía de su rival y recuerda, en este sentido, que «estamos hablando de plantillas, que lo normal es que los que no juegan ahí jugasen en otros 16 equipos de Primera».
GARA