GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bologna prozesuaren aurkako ikasleen protestak NUPeko Klaustroa eten du

GARA |

Hainbat ikaslek protesta egin zuten atzo Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Bologna prozesua geldi dezaten eskatzeko. Unibertsitateko hauteskundeen ostean atzo egin zen lehen Klaustroa eta bertan osatzekoa zen erakunde honen mahaia.

Goizean goiz elkartu ziren aretoaren atarian hainbat pertsona bertaratzen ziren guztien aurrean ikasleen hitza errespeta dadin eskatuz eta Bologna gelditzeko aldarrikatuz.

Bien bitartean, aretoaren barruan, Julio Lafuente Unibertsitateko errektoreak hitza hartu bezain laster, ikasleen ordezkari diren hamar klaustral altxatu, eta Bologna prozesuaren inguruan duten iritzia ezagutarazten saiatu ziren idatzi bat ira-kurriz.

Aldi berean, beste bi ikasle errektorearen atzean kokatu ziren eskuetan pankartak zituztela. Haien bidez, errektorearen «jarrera inposatzailea» salatu, eta ikasleei hitza ez dietela ematen kritikatu nahi izan zuten. Aretoan ziren beste ikasleak ere protestaldira gehitu ziren, eta haietako hiru «bortizki kanporatu» zituzten aretotik.

Une horretan, bi ikasle «Gurea da hitza!» eta «Bologna gelditu beharko duzue!» oihupean kateatu egin ziren aretoan, eta horrek Klaustroa 20 minutuz etetea ekarri zuen.

«Jarrera oldarkorra»

Ikasleek nabarmendu zuten langile ordezkari batzuk erakutsitako babesa, baina bestetik, Unibertsitateko zain-dariek ikasleenganako izan- dako «jarrera oldarkor, bortitz eta erasokorra» gogor kritikatu zuten.

Alde horretatik, salatu zuten goiz osoan fakultatee-tan zein Klaustroaren inguruan Polizia Foralaren eta zinpeko zaindarien presentzia nabarmena izan zela, eta jakinarazi zuten ikasle bat Unibertsitatean bertan identifikatu zutela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo