GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Hauteskundeak salbuespen egoeran

Nola izanen da Euskal Herria berez dena? Kateak hautsiz

Ez frantziar ez espainiar; euskaldunak euskaldun dira», erran zuen Orson Welles-ek "Around the World" filmean. «Pirinioetako magalean bizi diren basko edo baskoi esaten zaien herriak... gizon nekaezinak dira, ausartak eta alaiak eta oso gustora geratuko zarete beraiekin», idatzi zuen François Marie Aruet "Voltaire"-k "La Princesse de Babylone" lanean, XVIII. mendean.

p008_f01_111x111.jpg

Maider IANTZI

Anitz solastatu eta idatzi da euskal herritarroi buruz, batzuetan gauza onak erran dira eta bertze batzuetan ez hain onak, eta testu horietako batzuk irakurri zituzten hamaika artistak independentziaren aldeko ekitaldi batean. Mitinen eta iragarkien garai honetan, independentzia pentsatu eta irudikatu nahi izan zuten. Euskal Herriari ekarpen txiki bat egin.

Idazleak, aktoreak, pailazoak, musikariak, abeslariak, magoak, eskultoreak... Denetariko artistak elkartu ziren atzo Donostiako Doka Kafe Antzokian. Guztiek ere maila pertsonalean egin nahi izan zioten ekarpena independentziari. Inor ordezkatu gabe, beren borondatea eta nahia agertu zuten. Jose Luis Alvarez, Txillardegi, idazleak, esaterako, Delfoseko orakuluaren mezu nagusia ekarri zuen gogora: «Haizena bilaka hadi». «Nola, ordea?», galdetu zuen. «Besteren menpeko izanez gero, ezin. Ideia honek pertsonentzat balio du, baina baita herrientzat ere. Nola bilakatuko da Euskal Herria berez dena, besteen men-deko izanik? Bidea bakarra da: kateak puskatuz, independentzia lortuz».

Hitzak musikaz jantzi ziren. Xabier San Sebastianek gitarraz lagunduta abestutako kantek eta Oreka TX-eko Arkaitz Martinezen eta Igor Otxoaren txalaparta doinuek lotu zuten irakurketa bat bertzearekin. «Mai- suak tilina jo duenean sartu gara denak tropelean / eta bakoitzak dugu pupitrea eta lapitza / eta koadernoa ere bai / enea morea da / eta gaur ikasiko dugu zer den geografia... / Eta hori nik ez dakit ze atzo / enintzen etorri eskolara / ze eraman ninduten medikuagana / amebaz beteta nagoelako... / europa asia amerika afrika / (eta zein da falta dena, xabier?) / euskal herria». Joseba Sarrionandiaren «Munduko lurraldeak» olerkia da, eta Fito Rodriguezek jarri zion atzo ahotsa.

Gutxiagotasun ustea

Aiora Zulaikak, Pirritx-ek, Amagoia Iban kazetariak izkiriatu-tako testu bat irakurri zuen. Honela hasi zen: «Gu ez gara kon- turatzen, baina inferioritate konplexua daukagu. Handitasun bakar eta librearen gurtzaileek esana, datu estatistikoak eta psiko-politikoak eskuan, gure hobe-beharrez betiere. Xenofoboak garela, berriz, berera heldutako afrikar txiroenei DNA frogak inposatu dizkien grandeur kaukasiarraren zaindariari ikasi diogu».

Aktore ugarik parte hartu zuen ekitaldian. Han ziren Ramon Agirre, Kepa Errazti, Eneko Olasagasti, Itziar Ituño, Hasier Sota, Edi Naudo eta Dorleta Urretabizkaia. Azken honek XVI. mendera egin zuen salto, eta Michel Montaigneren «Les Essais» laneko pasarte bat berreskuratu zuen. «Euskaldunak hain bizi ziren zoriontsu antzinatik, ezen inongo epailerik ezin baitzen haien auzietan sartu, ezta inongo kanpotarrik haien eztabaidak baretzera sartu ere...; euren jokaera eta janzkerak bereziak ziren, eta belaunaldiz be- launaldi gurasoek seme-alabei emandako gobernu propioak zituzten, euren ohiturei kalte egiten ez zieten bitartean onartzen zituztenak».

Alfonso Sastrek liburu bat kaleratu berri du, «Alfonso Sastre se suicida» antzerki obra biltzen duena, eta bertako pasarte bat kontatu zuen. Idazle gehiago ere bazen. Lander Garrok Gilles Perraulten «Surtir de la Caverne»-ko hitzak hartu zituen ahotan eta Joxe Austin Arrietak, «Voltaire»-renak. Aipatutako hauetaz gain, bertze artista batzuk ere joan ziren irakurraldi literariora independentziari atxikimendua adierazteko: Porrotx pailazoa, Asier Gozategi eta Aitor Gorosabel musikariak, Txan magoa eta Juan Gorriti eskultorea, besteak beste.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo