GARA > Idatzia > Txirrindularitza

AURKEZPENA Orbea Oreka SDA eta Orbea Racing Team

Helburu ezberdinak bi talde profesionalentzat

Errepideko egitura asko aldatu da bederatzi aurpegi berrirekin, baina helburuak ez: gazteei irakastea. BTTan, den-dena irabazi nahi dute.

 

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Orbea txirrindularitza taldeak Donostian aurkeztu zituen laugarren urtez segidan bere bi egitura profesionalak: 12 txirrindulariz osatutako Orbea Oreka errepideko talde eraberritua eta beste 4 kirolarik osatuko duten goi-mailako Orbea Racing mendiko taldea. Miramongo zientzia gunean bildu ziren guztiak eguraldi txarrari aurre egin eta ohiko argazkiak ateratzeko.

Errepideko taldean iaztik 3 txirrindularik bakarrik jarraitzen dute -David Martin, Ivan Melero eta Igor Romero- eta beste 9ak berriak dira: Eladio Sanchez, Unai Uribarri, Daniel Sesma, Aitor Olano, Eriz Ruiz de Erentxun, Jonathan Castroviejo, Mikel Nieve, Sergio de Lis eta Miguel Minguez. Alvaro Gonzalez de Galdeano zuzendariak onartu zuenez, taldearen helburua gazteak «heztea» da «goi-mailako taldeetara jauzia eman dezaten». Eta horren adibidetzat, azkenaldian Euskaltelera igo diren 7 gazteak aipatu zituen. 85 bat lasterketako egutegia omen dute eta hurrengo hitzordua Gaztela Leongoa da.

Mendian, sekulako helburuak

Mendiko bizikletarekin, aldiz, helburuak oso ezberdinak dira. 15 urteko historia duen taldea Julien Absalon, Jean Christophe Peraud, Iñaki Lejarreta eta Ruben Ruzafak osatzen dute aurten eta helburuak Olinpiar Jokoak, Munduko Kopa eta Munduko Txapelketa irabaztea dira.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo