«4+3=1», Ipar Euskal Herrian abertzaleek egindako bideari so
«Enbata» eta «Alda» aldizkariek gaualdia antolatu dute abertzaletasunak Ipar Euskal Herrian egindako bidea eta aurrerantzean egiteko duena aztertzeko. Mugerren igaroko da martxoaren 21ean. Eztabaida, bideoa, erakusketa, herri afaria eta kontzertua antolatu dituzte.
Arantxa MANTEROLA |
Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan abertzaletasunak izandako bilakaera ezagutzeko edo hobeto ulertzeko asmo- tan, egun berezia antolatu dute «Enbata» eta «Alda» aldizkariek Manu Robles-Arangiz Funda-zioarekin (MRA) batera. Aberri Egunaren atarian, martxoaren 21ean. Mugerreko Elizaberriko trinketean izango da, 17.00etatik goiti.
«4+3=1», antolatzaileek hautatu izenburuak ondotxo adierazten ditu ekimenaren nondik norakoak: «Helburua, ia 50 hamar urte dituen mugimenduaren historiari edo, bederen, horren zati batzuei so egitea da, baina begiak etorkizunean jarririk», argitu zuen Xabier Harluxet «Alda» aldizkariko koordinatzaileak. Berak eta Txetx Etxeberri MRAko koordinatzaileak gaineratu zutenez, egungo testuinguruan (mundializazioa, gizartearen dibertsitatea...) abertzale izatea zer den, zein den abertzaletasunaren lekua aztertzea ere bada gaualdi horren egitekoa.
Horren karietara mahai in- guru bat izanen da (18.00etan) Jakes Abeberry, Peio Etxeberri-Aintxart eta Michel Cahen CNRSko ikerlariaren parte hartzearekin. Ordubete lehenago, ekitaldiari hasiera emateko, aspaldiko afixa, argazki eta marrazkiekin erakusketa irekiko da eta, segidan, Fundazioak argitaratu duen «Sustraia» bildumaren lehen alea aurkeztuko da.
Lekukotasunak
Bertan, hainbat pertsona esanguratsuren lekukotasunak, horiek eskainitako hausnarketak eta testigantzak bildu dira, hala nola: Kristiane Etchalus militante ezagunarena; Eñaut Duny-Petre «Enbata» aldizkariaren erredaktorearena; Pantxoa Carrere, Peio Ospital, Eñaut Etxamendi eta Eñaut Larralde abeslarienak elkarrizketa formatuan.
Gaualdiaren aurkezpenean Etchalusek nabarmendu zuen «lekukotasuna eman baino lekukoa pasatzea» izan dela bere nahirik behinena: «Nire bizia iraultzatik pasatu da; nahi nuke irauntzan geldi dadin».
Duny-Petrerek dioenez, berriz, Enbata eta Amaia erakundeetaz «urteetan esan diren okerrak zuzentzea», eta 1970eko hamarkadako testuingurua azaltzea da helburua, «izan diren aldaketa izugarriekin, garaiko testuingurua ezagutzea ezinbestekoa baita gauzak nola iga- ro ziren ulertzeko».
Zintzurrak busti, eta bertsolariak aditu ondoren, herri afariaren txanda izango da (txartelak salgai hilak 19 arte Baionako Elkar Megadendan eta Donibane Garaziko Kukuxkan). Horren ondoren, «Abertzale mugimenduaren historian zehar bidaia» oren erdiko bideo emanaldian azken urteetako hainbat pasarte adierazgarri ikusteko parada izango da. Gaualdia rock kontzertuarekin amaituko da.
Erakunde horrek Irungo deialdiari muzin egin dio, eta egun bat lehenago ospatuko du Aberri Eguna; hain zuzen ere, Uztaritzen jarri du bere hitzordua.
Manu Robles-Arangiz Fundazioak egindako formakuntza saioetako bilduma jasoko du «Sustraia» bildumak, mugimendu abertzaleko hainbat alorretako militante eta pertsona ezagunen lekukotzaren bitartez.