GARA > Idatzia > Euskal Herria

Eskolak Euskaldundu ekimenak erakundeetara jo du

GARA |

Eskolak Euskaldundu herri ekimenak Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamendura, Lakuako Hezkuntza Sailera eta Gobernu frantsesaren Erakunde Publikora jo zuen atzo, eta eskolak ez duela euskalduntzen salatzen duten ehunka postal utzi zizkion bakoitzari.

Gogorarazi zutenez, urteak dira salaketa hori gauzatzen dutela. Jada 107.768 sinadura lortu direla ere aipatu zuten. Alta, administrazioen aldetik erantzun positiborik jaso ez, eta aldarrikapenak egiten jarraitzea erabaki dutela azaldu zuten.

Orain ordea, «kezkatuta» daudela, inoiz baino gehiago, azaldu zuten. Lakuak esan berri du datorren ikasturtean A, B eta D ereduak eskainiko dituela, «aurrerapausoa eman behar zuenean atzerapausoa emanez», salatu du ekimenak.

Nafarroan soilik ikasleen %21 euskalduntzen dela gogora ekarri, eta ingelesari euskarari baino balio gehiago ematen diotela kritikatu zuten; baita ere, Euskararen Erakunde Publikoaren planak ez duela xedetzat euskararen ofizialtasuna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo