Dantza
Victor Ullateren balleta Victoria Eugenia Antzokian arituko da asteburu honetan
Victor Ullatek bere taldearen 20. urteurrena ospatzeko Ludwig van Beethoven-en musika aukeratu du. Horretan oinarritutako balleta antzezten ibiliko da gaurtik igandera arte Donostiako Victoria Eugeniaantzokian. Programak bi osagai nagusi ditu. Alde batetik, Ullateren muntaia pertsonal eta berria, «Pastoral», eta bestetik, konpainiaren zuzendari artistikoa den Eduardo Lao-ren lana, «DOS» koreografia, Beethovenen «Ilargi zuri» lana eta sonata bat biko pausoan gauzatzen duena. «Beethovenek beti liluratu nau, gaztetan bere Bederatzigarren Sinfonia askotan dantzatu nuelako apika, hortaz gaztaroko oroimenak ekartzen dizkit», aitortu du Ullatek.